Idiak erostera feriara
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Idi zalea izan da. Tratulariak ferietan: Elgoibarren, Bergaran, Arrasaten... Idiak oinez feria-tokitik.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: SOR-024/006
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
- Zeu idixena zalia izen ziñan...
- Bai. Idixena zalia, ba! Idixak euki najittuan nik Kiruetan onak be idi paria.
- Ta horrek nundik ekarten zian, edo zela izeten zan hori?
- Horrek lehen tratantiak esaten jakuen --bueno, oin be tratantiak [...], oin ez dao holako zerikan--. Lehen hamen, Elgoibarren --oin be segitzen jok horrek hillan azkeneko zapatuetan--, perixia. Lehen be hillan azkeneko perixia. Hillan azkeneko zapatuetan Elgoibarren perixia eitten zuan. Hamen Bergaran, Mondrauen ta gero, berriz, Vitorixan-ta, berriz, hor perixa haundixak. Ta Mondrauen-ta be bai. Orduan idixak ekin aurretik etortzen zittuan, ba, baikutzak... Bergaratik etorriko zittuan hiru bat tratante bai behintzat: Ttuntturra, bestia Antoniotxo-edo esaten otsena be bazeuan, ta hiru be bai Bergaratikan. Gero Mondragotikan-ta be bai. Orduan ganauak danak oiñez ekarri bihar izaten [jittuan]. Goixian hamaikak aldien izaten zittuan jeneralian hemen be, Elgoibarko perixakuan be, idixek. Pillo baikutzian hor hamabost-hogei bat pare idi, gero behixak be bai beste tarte batzuetan. Orduan kotxiak artian gitxi izen be automobillikan-ta, baiña idixak kotxiak errespetau bihar izaten [jittuan]. [Berak jo-ta idixok], bidesaillian idixok eta zerien, "eeee!" ein ta beste aldetikan berak. Idixak eskumatikan bialdu bihar izaten [jittuen]. Berak ezkerretikan hartzen zittuan ta akulu luze batzuekin "eeee!" ta [...] "eeee!". Ta bestiak atzian [datoz], ta holako batzuek ein ta idixok pixkat erretiratzen jittuen alde batera. Ta gero, sarrittan, igual idin batek pixkat hola ezkerreko zerien-ta, baiña kotxiak hari ikutzen baotsan multia kotxiak.
- Kotxiak?
- Bai. Idixai aberixia eitten baotsan, idixak jaso bihar. Kotxiak errespetau bihar haura. Orduan kamiñuan ibiltzia ganauakin gaur baiño erreztxuaua zuan. Gaur ez daok holakorikan, gaur kotxia libre ta idixak pagau biharko leukek seguruao.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!