Fruta-arbolak txertatzearen inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri - Egoitz Unamuno
- Data: 2002(e)ko uztailaren 02a
- Iraupena: 0:03:49
- Erref: SOR-022/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Transkripzioa
- Gero txertaketarakuak be ekarri ostazen begittik txertatzeko piezak be bai. Danak hor dare harek. Begittik be ointxe, agostuan atzenetan, setienbrian lehenengo, hortxe txertatzen dia. Ebaten jakue hola, ta gero behera. Ta kentzen dotsazu begixa zerari ta han sartzen dozu barruan. Gero plastikuakin lotzen dozu. Euri asko eitten badau, peligrua egoten da usteltzeko, zeaittik sartu eitten jako pixkat. Baina normala izaten bada, sagarrak-eta ixa danak hartzen dau. Oin, gaztaiñia-ta ez. Gaztaiñia ya... gaztaiñia gaiztuaua da. Gaztaiñiak peligro gehixao eukitzen dau. Ta holaxe gauza danak.
- Txertau, arbola guztiak txertau leikez gutxi gorabehera?
- Bueno, nik neuk madarixak, gaztaiñak ta sagarrak --nik neuk erabili dittutenak--, okaranak eta... Okarana hobia izaten da, ba, Gabon inguruan, ostian [...berandu samar] txertau. Erresultau hobia emoten dau. Sagarrak ez. Sagarra martixan. Madarixa ta horrek, ba, febrero... ta keixia ta bestia marti inguruan]. Sagarra, hortxe, San Jose aurrian, hor inguruan ixaten da. Horrek gitxi fallatzen dabe. Horrek berrogeittikan batek fallatzen [... ta ya] pena hartzen da [...esateko]. Sagarra erreza da.
- Eta txertau ze eitten da, beti sagarrak sagarran gaiñian, keixia keixian gaiñian, edo...?
- Bueno, batzuk badare esaten dabenak --nik ez dot pruebarik ein-- keixan sagarra etortzen dala ta sagarrian keixia be bai ta... Holako gauzak esaten dittue, baiña neri zelan ez jatan okurridu sekula behixa astuakin ipintzerik, ba... Holako pruebarik ez dot ein! Oin, arbola baten ein nittun pruebak --sagarrian, konparaziño-- lau klase ipini. Lau mento sartu: San Juan sagarra bat; igual Santiago sagarra beste bat; ta reinetia beste bat ta bestia beste bat. Hiru-lau klase. Horrek bai. Horrek probau ein dittut, baiña bertan, sagarran barruan, e? Ostian...
- Eta laurak urten?
- Bai, bai, bai. Hortxe nekazen nik behian. Hiru-lau klase-ta emoten desta. Eruan zittuen aurrian ta kitto, ezta? Baiña... Horrek pruebok bai. Holakuak ein dittut. Holako gauzak bai.
- Eta zenbat mento sartzen detsazuz normalian?
- Segun. Haundixa bada, lau sartzen jakoz. Ta txiki-txiki-txikixa bada, ba, bat. Ta normala bada, ba, bi sartzen jakoz ondo. Ta gero, gaztaiñia forma askotara txertatzen dia ta. Gaztañia be, ba, konoparaziño, ebaten badozu pixkat... Gaztaiñia pixkat sendua izanda hobeto izeten da, pixkat sendua bada. Ta gero horrek berak be, truko bat daka horrek be, ba, mentua gorde keizpian, euzkirik sartzen ez dan lekuan plastiko baten sartuta. Eta arbolia bera ostrotu arren, bentaja izaten da, ba, ura jasota eukitzen dau, ba, azala harrotuta eukitzen dau, ba. Ta egoten bazara zain mentuak arbolatik hartzeko, nola bera be nahikua aurrera etortzen dan, ya harrotzen bajako pujia, ya berandua izaten da, ez dau balio. Ta horretxeaittik, hori ondo eitteko bihar izaten da, ba, gorde, hola, plastiko baten ondo batu haizerik hartu ez deixen, keizpian gorde. Eta gero, ikusten dozunian gaztaiñia aurreratu dala dana, ba, orduaintxe txertau, zeaittik harrotuta egoten da ta. Zeaittik azala sikua badaka, ez dau hartzen. Nekez hartzen dau, zeaittik ein bihar dozu operaziñua, konparaziño, hau tolduau baldin bada, hau, ebaixak ein bihar dotsazuz, ba, hola. Gero --han dakaraz erreminttak--, harekin puntia zabaldu bihar dozu pixkat. Ta sikua badao, ez da zabaltzen ondo. Ta [...] ez dau hartzen. Baiña orrittuta ta aurreratuta badao, ikutu orduko "tak!" zabaltzen da, ta fresko-fresko egoten da. Ta han hamarretikan bederatzi posiblidade hartzeko ta, bestetik, hamarretik bederatzi ez hartzeko. Entenditzen dozu? Ta horixe. Neuk ein dittutenak dia horrek, e! Ta ondo urten dostenak.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!