Soraluze (Gipuzkoa)

Sagarrondoak

Sagarrondoak Fruta-arbolak. Sagarrondoen inguruko azalpenak. Fruituak urte gutxitan ematen ekitzeko egin beharrekoak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Fruta-arbolak. Sagarrondoen inguruko azalpenak. Fruituak urte gutxitan ematen ekitzeko egin beharrekoak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba, hamen be barrixa, esango dotsut, oingo forman ein dotena. Hor behian-- akordauko ziñazien--, hor bueltan, reinetak dia horrek. Horrek ipini nittuan bost urterako emoten. Bost urterako, baiña ondo emoten, e! Reinetak.
- Ta zelan?
- Zelan? Ba, esango dotsut: podauta, zainttuta. Gorakuak kendu ta guardasoldu pixkat. E? Ta gero oillo-simaurra botatzen notsen. Oillo-simorra, asko barik, lehenengo urtian ta bigarrenian ta hirugarrenian ez hobe, gogorra egoten da ta sustarra ondo hartu artian. Baiña sustarra dezente ondo hartutakuan, bueltan. Ez ipurdian, e? Bueltan, hiru bat metroko bueltan zaku bat zabaltzen badotsazu, frutia emoten ekitzeko ez dao horren modukorikan. Ta gero, lehen esan dotsutena, gorakua kendu. Oin, horrek badauke inkonbeniente bat horrek be --danak harrapatzia gaiztua izaten da--, zeaittik eze gazterik ekitzen bada arbolia emoten asko, nola arramak eukitzen dittuan ondiokaindar barikan, indar gitxikin, ba, pisuakin apurtu eitten dia. En kanbio, horrek bestiokin, berandu [ekitzen] dianak emoten, nola egoten dian gorputza einda, horrek ez dia apurtzen asko euki arren. Ta juan zan urtian be euki zeben, baiña aurten bildurgarri ta oin bi urte euki zeben bildurgarri. Ta hor --akordauko ziñazien--, makillak... Igual, gero begiratzen badozue akordauko zarie. Ta aurten be ein biharko juat, zeaittik adarrak mendittik, mendira juanda edo, ahal dan lekuan, urkillak hiru metrokuak, laukuak jirau --edo bikuak-- ta adarreri ipini ein bihar izaten jakuez behetik gora.
- Eusteko.
- Bestela, jo-ta apurtu, txikittu eitten dia. Ta emoten aguro ekin, baiña horrek be, lehen esan dotena, gero hil be, lehenao hilgo dia. Hori seguru. Horrek ez dittue hartuko bestien moduan berrogeta zortzi urte. Oin dakez horrek hamazortzi bat urte. Hamazazpi, hamazortzi, holako bat dakez.
- Eta hori, sagarrekin edo...?
- Sagarrakin, bai. Sagarrakin hori. Sagarrakin. Ta gero, ostiango gauzekin be, koño, okaranekin ta danekin, ba, gorakua kentzen badotsazu, ta behian errenditzen badozuz, asko lehenao ekitzen dia emoten. Ta gero batzen be, ba, errezaua batzeko be, gora ixo biharrik ez dakazu ta.
- Eta zelan eitten dozu? Erdiko, erdi-erdiko...?
- Jeneralian, erdixa gora juaten da. Erdixak hartzen dau indarra danian gora. Ta haura erdiko zera ebai ta aldamenetako adarrak. Eta gero barrua dana kendu ta gero kapelatu eitten da. Ta gero gorako... Oin pasatzen jata hor, oin be ein biharrian dare horrek, pixkat gorakua kendu biharrian, baiña oin ez dake kuidaorikan. Honek emoten ekinda dare ta horrek emon-emon eingo dabe. Baiña oin be horreri beheko arbolori, ba, nik sasoia baneka, han, dezente gora doiazeneri hori erdiko gorakuori ebai eingo neukixue. Ta aldameneko adarretatik --eta esaten dotsat hori alabian gizonari, Jose Antoniori, datorrenian. Baiña harek be kalian eitten dau biharra ta badakizu ze pasatzen dan.-- ta datorren urtian edo ia, esango dotsut nik zeintzu kentzen douzen. Baiña ez dotsa inporta kentzen ez badia be, nahikua baju geratuta dare, ba. Ta gero, hortik aparte, horrek [ondo] emoten dabe, ekinda dare emoten ta. Ez daka hori zerori. Ta gero, igual, gaiñera --igual, gaiñera, pasau leike, ta seguruasko bai--, bizixa luzetu eingo jakue pixkat arrama batzuk lagatzen badotsazue bere [osasunian] juaten gora. Seguruao bai.
- Eta zelan ebaitzen dozu? Aizkoriakin?
- Ez, ez, ez. Zerretak dare.
- Zerriakin?
-Zerra txikixak dare polittak. Aizkoriakin... aizkoariakin ez da ondo ebaten! Zerreta ederra dakat nik, gaiñera, Frantziatik ekarrittako... Zabalegiko Txomin edo, harek jirau ostazen danak. Frantziatik ekarri ostan. Zorrotza? Harekin hartzen dozu ta "ra! ra! ra! ra!" ebaten dozu ta gero horrekin... zela esango dotsut, horrek.. akordauko jata! Horrek zerok, ebatekuak! Ebatekuak! Horrek eta danak ekarri ostazen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia