Soraluze (Gipuzkoa)

Soraluzetik Argentinara; hango hasierako egunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Felix Argentinara iritsi zen 1951ko urtarrilaren 20an. Bakarrik joan zen, baina bertan bazituen bi osaba. Euskal Herrian lana bazegoen arren, gauza berriak ezagutzera joan zen. Bere osabek ganduarekin lan egiten zuten. "Zazpirak bat" euskal etxeko bazkide noiz egin zen ondo gogoratzen du. Gaur egun "presidente honorario" dela dio.

Transkripzioa

- Bueno, ni hona etorri nintzan, allegau, hona, Argentinan, “20 de Enero del 51, 20 de Enero del año 51”. Bakar-bakarrik. Etxian Plazentzian urten nuan “primero a las cuatro de la tarde, el primero de Enero del año 51”. Ze ze ze eguna, e? “Primero de Enero a las cuatro de la tarde salí”. Nik e lana fabrikan eitten naben lana, ondo nabillen baiña, e ba gaztiak, gaztiak eta bueno abenturak eta… ba urten nuan eta. Hamen etorri nitzan hona probatzera, eta aber zelakua dan, zelakua dan, e ze pasatzen dan hamen. Tio nauken ba, hamen tio bat, a bi tio nauken, baiña este… aber ze ze zela ebizen, ta horrek e lana eitten zaben kanpuan, hango ganauekin ta, ba haura zan nere ofiziua, hamendikan ta berrogeta berrogeta bost kilometrora, Aseban, Aseban izena, herri bat, ta bueno etorri nitzan hona, hillebete, febreruan edo marzuan, edo ene, ez naiz akordatzen, akordatzen naiz Zazpirak Baten, “Centro Vascon “ sartu nitzan eguna. 18 de abril del año 51.
- Goguan dakazu,e?
- Sartu nitzan, sartu nitzan han lehenengo aldiz, sozio ein naben, ta ondiok be soziua naiz. Ta oin presidente, presidente naiz, “presidente honorario, el primer presidente honorario de Zazpirak bat”.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia