Soraluze (Gipuzkoa)

Arrate egunean Arratera bazkaria hartuta

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Andra Mariak izaten ziren herriko jai inportanteenak. Eurak, hala ere, joera handiagoa zuten Osintxura. Arratera ere joaten ziren bazkaria hartuta. Maltzagaraino trenean joaten ziren eta handik gora oinez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jaixetan-ta, hemen kaleko jaixetan-ta, etortzen ziñien zeuek, igual ez, ezta?
- Bai, etortzen giñan, bai, etortzen giñan.
- Orduan zeintzuk izaten zian hola jairik zerenak e, urtian?
- Orduan Andramaixak izaten zian, gero jarri zan hau Santiaguak eta ya gero ipiñi zittuen, baiña orduan Andramaixak. Baiña guk hona baiño jokera gehixao geunkan Osintxura, guri Osintxuko Kofradixak eta gustatzen jakuzen. Ez dotsu esan hori Gregorik?
- Kofradixena ta ez dosta esan, bestela erromerixena ta esan dosta, ibili da kontatzen...
- Alkarrekin ibiltzen giñan ta, bueno...! Bergako San Martzialera ta... erretratuak eta badittugu hor polittak orduan ataratakuak. Arratera ta... bueno!
- Arratera be juaten ziñien?
- Bai, juaten giñan Arratera, bazkaixa hartu ta Arratera.
- Bai, aittittak kontau... gaiñera jende asko egoten zala han...
- Arraten bai, bueno! horixe!
- Eta orduan ze juaten ziñien, trenian hemendik e...?
- Bai, juaten giñan, pentseizu, hamendikan Maaltzara trenian juaten giñan, eta gero Maaltzatik gora oiñez. Akordatzen naiz... bide-zulo bat eta bide batzuk bazeren txarrauak... akordatzen naiz bide-zulo batetik gora zela juaten giñan. Trenian juaten giñan hara, Maaltza aldera, ta gero handikan oiñez.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia