Soraluze (Gipuzkoa)

Lehenagoko ezkontzetan arrioa gurdian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-011-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserrietan bi eguneko ezkontzak ere egiten zituzten. Lehenago arrioa gurdian eramaten zuten baserrietan ezkontzen zirenean, baina berak ez du halakorik ezagutu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta orduan ze izaten zan ohitturia, igual, e... nobixuan etxekuak erregalatzia bestieri, ba, nik ze dakit, holako... zer batzuk eta, ala...?
- Ni ez naiz akordatzen, baiña hori, e... basarrixetan-ta egun biko bodak-eta eitten zittuenian, erregalatzen zittuen, ez dakizu? Gauzak erregalatzen ei zittuen. Bai, zela eitten zeben bodia…
- Bai, boda luziak eitten zittuen tokixetan eta?
- Egun bikuak-eta akordatzen naiz zela izaten zian.
- Eta ez zara akordatzen lehenao...bueno, esaten zeben, hola, eitten zittuela, hola, ezkontzak eta, ta igual burdixan eruaten zittuela trastiak eta...
- A, bai, bai! Hori nik ez dot ezautu, ez dot ezgutu, baiña entzunda bai, e! Entzunda bai, zela ganauekin eruaten zittuen trastiak, e...
- Bestian etxera?
- Bestian etxera, gelditzen zan etxera, ba, “arriua” esaten jakona, ezta?, zela eruaten zittuen.
- “Arriua” esaten jakon?
- “Arriua” esaten jakon, usadixo bat, ez dakizu, horixe esateko. Ta eruaten zittuen gauza mordua, basarrixan bihar zian trastiak eta eruaten zittuen ta gauza mordua eruaten ei zittuen. Nik neuk ez dot ezautu hori, e?
- Lehenaokua izango zan...
- Bai, lehenaokua, ba...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia