Hazkunde industriala gerra osteko urteetan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra amaitu eta lana gehitzen hasi zen tailerretan. Amutxasteginera joan ziren erreleboan lan egitera bera eta beste lagun bat. Neskatan, mutiletan. Toponimia; baserrirako bideak. Gaztetako ibilerak.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Gurutze Ariznabarreta - Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:55
- Erref: SOR-010/009
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
- Gero e, gerria amaittu zan, ta taillarretan bihar pixkat etorri zan, ta ni, Izarreko aiztia, Amutxastegiñera juan giñan biharrera. Errelebuan, e? Errelebuan, e? Juan giñan Amutxastegiñera biharrera errelebuan, ta hamar t´erdietan urten kalian ta hor bide zaharretan Goenetxeraiño oiñez, e? Ai! Jarraitzen euskuen mutillak ta... geiztu! Orduan oingo moduko libertadia ez zan, e! Hola laztanka ibiltzia ta bata ta bestia ta?
Zabaletako bide-zidorra atajua... Zabaletako soluetan gora, atajua, bide zaharrari lagata, atajua... Atajuak eukan mailla bat ixa metro- erdi metro bat inguruko mailliakin, igotzeko hankia jaso bihar gora, ta hasten giñan, mutillei esaten [...]: "Zuek aurretik", ezetz, ezetz. "Igotzeko gora!" ta ezetz, hantxe laurok teman, teman. Azkenian orduak aurrera ta… geuk androk... Hasten giñan... Ai, Julikin akordatzen naiz... igotzen hasten zan da "krak!" gonia atzetik... Julik ostikara batzuk, ene! Hara, guk eitten genduzen eittekuak! Gero Etxebarrira ixa aillegauan Etxeberriko aldapa bat han, aldapa haundi bat behetik gora, han bide zaharrian gora ta...
"Oindiok urriñao juan bihar dozue?" ta "Bai, oindiok gorau juan bihar dou. Nahi badozue juan zaittie atzera behera!" ta segi! Segi laurok demandan gora. Allegau giñan Goenetxera ta... garixa euan orduantxe ebateko ta... gari-sorua ederra, e? Badakizu zer ein euskuen mutill zikin harek? Azkenian geizki tratau genduzen geuk be juateko nahi badabe ta ez genduala nahi ta... Bueltaka ibili gari-soruan.
- Ze, zeuen aurrian?
- Eeez, gu barrura sartu ta gero, gu barrura sartu eta gero soluan bueltaka gari artian mutillak ibili ta...
Hurrengo goizian, aitta hasarriao: "Ene! Baiña zein ibilli don gure gari-soluan? Hau don biharra!" Eta gu ixillik Juli ta bixok!
Haretxek mutil zikin harek garixa dana apurtu ixa bueltaka ibillitta...
Bai... Ene! Zenbat halako ibilli genduan! Zenbat!
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!