Gerra garaian, Gernikara ihesi
Hizlaria(k):
Aranberri Laskurain, Natividad
Sasoi ederrenean zeudela, gerratea sortu zen. Beldurra demasa; Gernikara joan ziren ihesi. Bertan, 9 hilabete egin zituzten; baserrietan lan egiten zuten jatekoaren truke.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Gurutze Ariznabarreta - Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:00:25
- Erref: SOR-010/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
Ta graziak zertu jakuzen... gerratia... gerria etorri jakun sasoirik ederrera geunkanian, gerria etorri jakun... "bata eitten jone, bestia eitten jone... hau eitten jone..." sustauta hanka ein genduan kanpora, Gernikara. Bederatzi hillebete ein genduzen!
Ez erroparik geunkan, ez dirurik geunkan, ezebez! Ezta ezebe!
Hantxe, baserrixetara juan giñan Gernikan biharra eittera talua eta esnia jateko. Bai ba, zeozer ein bihar zan, ez geunkan ezer...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!