Soraluze (Gipuzkoa)

Hileta elizkizunen inguruko usadioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hileta-elizkizunak. "Ondra-bazkaixa". Ohitura zaharrak: elizkizunera nortzuk joaten ziren; lutoa...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Entiarruana geukaun esateko. Entiarruak zuk badakizu lehen zela izeten zian? Oin be ez asko igual zuk, ezta?
- Entiarruak, ondrak…
- Entiarruak?
- Lehen ondrak eitten zittuan. Entiarrua in ta gero…
- Hiru egun edo zela izeten zian…
- Egun baten atsaldetikan ta bestiak goizian, ondrak.
- Onrak?
- Onrak esaten jakuen. Elizkizuna [izeten zuan].
- Osintxun […].
- Ta askotan tokau [izeten zuan] bersuetan igual.
- Eittia?
- Bazkaixa [egoten] zuan, ondra-bazkaixa, ta han gehitxo eran ta…
- Ni akordatzen naiz Arkaitzen…
- […]
- … Arkaitzen nenguala be bai. Bat hiltzen zanian, etxe bakoitzetikan andra-gizonak juan biher izeten zian entierrora.
- Trajia be gizonezkuak beltza-beltza [eukitzen juan]; ta andrak be…
- Ta gero mantilla beltz-beltzakin tapauta, dana beltz-beltz eindda.
- Ta lutua be eruaten zuan lehen, e! Urtebetian edo bi [igual].
- Gurasuana urte bixan eruaten zan.
- Urte bixan eruaten zan, e?
- Lutua urte bixan, ta urtebetian aitta edo ama edo batenbat hiltzen bazan, dantzarik be ez zan eitten, e! Nada! Ezta pentsau be ez, gaiñera! Urtebetian, e, dantzarik ein barikan. Gero…
- Lutua, luto haundixa eruaten zan orduan…
- Hau lutua kendu dala ondiokan ez da urte asko, e!
- Gero besuan edo…
- A! Bai, gizonezkuak bai. Gabardineri ta txaketiari besuan ipintzen jakon hamen brazoleta bat, ta alkondara zurixa. Ta gizonak libre. Ta andrak, berriro, erropa guztiak tintau, danak erropa guztiak alperrik galdu, ta zela ez euan zerik…
- Hauxe da politta [beste bat], ointxe akordau jata. Gure [aitta…] esaten eban, entierrora jun bihar juan batek alkondararik [ez ei jeukan], ta auzora bialdu juan alabia alkondara eske.
- Alkondara bila.
- Ta haura fan zan lekukuak be bat jaukan bakarrik ta ezin emon alkondaraik ta atzera etorri zanian “Zer?” ta “Berak bihar dabela esan dau”, “Kaka […] alkondara bat [dauken gizonei]”. Ta berak bapez.
- Berak bihar zebala bestiak? Bat bakarra…
- Berak bapez euki!
- Harek sikieran bat…
- Bat [eukalaaittik] barriketan bera!
- Ta harek bat eukan sikiera ta bestiak bapez!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia