Soraluze (Gipuzkoa)

Esaera zaharrak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Esaera zaharrak; zerrenda.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Agur, luze aiña labur, labur aiña luze, agur, hankaluze.
- Arotzan etxian katillua gatzontzi.
- Hamen bertan Bilbo!
- Ahuntza gaberdiko eztula da.
- Oilluan ipurdira aillegatzeko imillana ipini bihar.
- Gizurra esan neban Getarixan, ni baiño lehenao zan ataixan.
- Ehun duketa ta [mandarra].
- Artuak emona sabore.
- Aindua bat eta emona bi, ainduakin kontentau hari.
- Goiz oskorri, arrats itturri.
- Gizurtero patatero.
- Txakurrak buztana luze, bestiak hala uste.
- Ai, jangoikua! Bat eta bera nahikua.
- Errementarixan etxian zotza burduntzi.
- Juari pikutara! Juari bikunittara!
- Baleo eta balebiz, alkarren ondorian dabitz.
- Egun on, nork emon? Jangoikuak emon.
- Bostetarako illuna, txarrixa hiltzeko eguna.
- Urte barri, txarri belarri, daukanak ez daukanari zaria bete madari.
- Hor konpon, Mari Anton.
- Valle Txurruka, ez santu ta ez errota.
- Eskerrikasko, ez da gauza asko.
- Urte berri, zoruak igarri.
- Eskerrikasko, mari-oillasko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia