Komentua; ospitalea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Agustinen komentua. Zubi bat beraien ortuetara joateko. Ospitalean, mesedeetako mojak.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: SOR-004/045
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Osasun-zentroak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Gero konbentuak be bazeren, ezta?
- Baitta, konbentua.
- Bai, hor Santa Ana kalian, sekulako konbentua.
- Bai... Hiruretan joten zeben, hiruretan kanpaiak.
- E? Bai, bai... Haura be kendu ein eben...
- ... eta gero kapillia be bazeuan...
- Las Agustinas, bai.
- Zortziretan egoten zan mezia... goizeko zortziretan.
- Eta gero zeuken e, zubi bat, oindiokan be badao hori zubixori?
- Ez, ez.
- Bota eben?
- Bai.
- Zubixa zeuken beren orturako, beren orturako...
- Oiñ, e... ez dakizu? Zeintzuk bizi dia hor? Hire... heure etxia ta, ez zittunan harek beren ortuak, konbentuko ortuak? Zuek etxia...? Bai, hortxe.
- Bai, bai… Kalonge bai... Eta han zeuken beren hillerrixa. Berak enterratzen zittuen, e? Moja bat hiltzen bazan, bertan. Horrek monjok horrek zeren "de clausura", medikuari be ezin jaso...
- Agustinas.
- "Sí, las Agustinas. Sí."
- Gu juaten giñan mezetara hamaika bidar, baiña berak han ikusteke, e! Juaten ziñan jauna-hartzera baiña ez zian ikusten.
- Ke ba! Beti tapauta, beti tapauta.
- Eta ze zeuan, konbentu bat baiño gehixao?
- Ez, horixe, horixe.
- Horixe ta ospittala. Ospittalian Karidadekuak, baiña harek ibiltzen zian...
- Bai, normalak. Baiña honek ez. Honek ez.
- Honek e... "Esas, tuberculosas morirían", beti tapauta, beti tapauta, euzkirik eta haizerik ez eben ikusi be eitten... Ba horixe konbentuori oindiokan ez da denpora asko bota ebela, horretxek etxe barrixok ein dittue hor Santa Ana kalian eta gero, ospittala, ospittalian be "las Mercedarias"...
- Ospittala be ez da oingua.
- Ene!
- Haura zan txikixa, ta han juaten zian, ba, batzuek, mojetara, han estudixatzera.
- Bai.
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!