Soraluze (Gipuzkoa)

Erregetxea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-044 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erregetxea. Goikaldean zegoen beraien eskola. Kartzela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehenao… aber… Erregetxia edo zeuan hor, ezta?
- Bai.
- Bai, bai.
- Haura ze…?
- Hortxe… hortxe zauen gure eskolia, erregetxian. Bai, bai.
- Goixan. Erregetxian goixan zeukaun eskolak. Eskolak.
- A! Han zan, e?
- Bai.
- Bai, bai, Erregetxian.
- Ta han ze zeuan patixo bat erdixan-ta?
- E?
-Patixua-edo zekazuen edo…?
- Patixua ez, behian zeuan… leku haundixa behian be. Han…
- Bai, han “caballería” […]. Kaballerixia egon ei zan hor, eskolen behian, kaballerixia. Ta gero, ez dakit, ba, armendako…
- Almazena edo igual?
- Horrek badauka berorren historixia, e! Nik ez dakittetena. Baiña Erregetxian erregia be izan zala, erregia be izan zala. Ta hamen armak eitten ziran. Armak eitten ziran.
- Hortxe [egoten] da eskolia, hortxe.
- Bai. Armak eitten ziran hamen. Eta gero, ba, hor, gure eskolapian “que había tanto eso… la caballería que solían tener allí”.
- Bai, “ya había allí como un patio”.
- “Sí, pues, la caballería que solían guardar allí”. Eta gero, ba, “aquella”… haura etxiaura, “sería donde… cuando venía el rey se aposentaba” edo…
- “Sí”. Zeoze izango da, Erregetxia, ba, izango da zeoze!
- Ez zoskuen sekula… horren historixarikan eskolan be ez zoskuen emon, e! Ez zoskuen emon horren historixarik.
- Haura etxe haundixa zan, baiña…
- Haundixa!
- Bueno…!
- Haundixa! Erregetxia? Haundixa! Bai. Kañoiak-eta egoten ziran hor. Bai.
- Hantxe, gure eskolia… gure eskolia hauraxe.
- Bai. Ta han bazeuan beste lokaltxo bat be: karzelia.
- A! Baitta! Bai.
- Hortxe Erregetxian zan lokal bat zeuan, haura karzelia zala.
- Bai, ta bentana bat errejekin. Ez dakizu? Bateronbat hartu igual, bateronbat etorri igual eske edo ta hau […], hantxe. Egun bat edo bi juan ta gero…
- Onbre, onbre.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia