Herriko jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: SOR-004/038
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Zezenak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Herriko jaixak eta oinguen aldian be diferentiak izango zian ba, ezta?
- Baiña polittak!
- Orduan ez zan urtetzen, oingo moduan ta...
- Santa Ana jaixak ez ziran eitten orduan, Santa Ana jaixak egoten zan Kontzejupian, hor e, Udaletxeko azpixan, egoten zan zaharagixa, zaharagixa ipintzen eben.
- Ze da hori?
- Zaharagixa, ardauan zaharragixa.
- A, ardauana, bai.
- Sí, ipintzen eben Kontzejupian, ta han daneri ardaua emoten zotsen. Jolin! Taillarretik urten ta antxitxiketan gizon guztiak...
- Ardaua eratera?
- Ta hauraxe, Santa Ana egunian. Santa Ana egunian...
- Ez, ez, hemen beti...
- Ta etaratzen eben zezena, Santa Ana kalian, hauraxe izaten zan Santa Ana... baiña biharra einda, e? Santa Ana egunekua. Ta gero San Roke Txiki egunian sokamuturra izaten zan, suelto ez zan ibiltzen, e, zera...
- Sokiakin
- Sokiakin. Baiña herri guztian e? Herri guztian. Aquello era peligroso e? Haura sokiakin trabau ta...
- Juaten zan lekura?
- E?
- Juaten zan tokira berari jarraittu?
- Bai. Ta, gaiñera, trabatzen baziñan sokiakin, e... Baiña orduan izaten zan sokamuturra. Ba, bai. Ta Andramarixak, ba, polittak!
- Bien, ondo, ondo.
- Polittak. Buenoo!
- Gu behintzat pozik! Enee!
- Ya lo creo, urte guztian ez genduan urtetzen gabian ta... Han, Plaza Zaharrian, allí solía poner la... Tiburtzi, la de Galo...
- Ipintzen zeban, tabernatxua edo?
- Ta bestia be bai, beste aldamenian be bai, Calixto, Calixto Bolumburu...
- Bueno, baiña ese luego, más tarde.
- Pero oyee...
- Eta eitten zeban mantekaua, horrek Tiburtzi horrek, eitten zeban mantekaua. Jolin! Todos los días del año esperando a Andra Mari, aittakin ta amakin, Plaza Zaharrera, mantekaua, con unos, esos...
- Barkillua edo...
- Barkilluekin.
- Juan hari oin, juan hari oin!
- Aquel mantecao, una copa de mantecao con […]... Jolin... Haura zonan ona, haura zonan ona!
- Bai ba, urtian behin, Martina, urtian behin.
- Bai, urtian behin. Ta suzko erroberak be egoten zian, e!
- Baitta.
- Baitta, suzko erroberak be bai.
- Hori ze da, zezena moduan edo zela izaten zan hori suzko erroberena?
- Suzko erroberak dira, e...
- Iturri gaiñian, "fuegos artificiales" dira suzko erroberak.
- Bai, horixe, suzko erroberak. Bai...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!