Soraluze (Gipuzkoa)

Eskola kontuak; doktrina

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola orduak. Larunbat arratsaldetan doktrina izaten zuten. Eskolan, goizetan ikasi egiten zen; arratsaldetan, laboreak egiten zituzten. Liburu bakarretik ikasten zuten dena.

Transkripzioa

- Ze eukitzen zenduen, goizetik bakarrik edo?
- Ez, atsaldian be bai.
- Ez, atsaldetikan be bai.
- Atsaldian be bai.
- Lau t´erdietan urtetzen genduan, ezta?
- E... Zapatu atsaldetan dotriñia. Don Jose Mariak emoten joskunan dotriñia zapatu atsaldetan, ta gero ostian, ba... atsaldetan "labores también hacíamos".
- Baitta, baitta.
- Laborak. Ta goizetan, ba, ikasi. Goizetan ikasi ta ikasi ta ikasi. Eta gero atsaldetan horixe, labores ta errekreua... ta gero zeoze irakurri ta etxera. Bai, eskolan ondo ibilli giñan. Zenbat bidar esaten dot nik... hainbeste liburu! Hainbeste... Holakotxe montoiak! Eta urte batetik bestera balixo ez! Zenbat... "Cuántas veces les digo... ¡con una enciclopedia!"
- Haretxekin!
- "Con una enciclopedia, toda la..."
- Bai... Toda la escuela!
- Toda la escuela hicimos!
- Bai, bai...
- Eta ikasi be bai, e? Zenbat bidar! Zeuek baiño gehixao gara askotan ta! Umieri, bereri etxeko lanak laguntzen ibiltzen giñan, hamahiru urtekin urten eskolatikan eta... "¡con una enciclopedia!" Dana! Bertan zeuan dana: Geografía, Geometría, Aritmética... Dana.
- Eske, ipintzen zaraz pentsatzen eta...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia