Soraluze (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Umetako jolasak: sokasaltoan, zeleminetan, tortoloska, txirikiletan... Hauen inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan ta zetan jolasten zenduen ba zuek, ze...?
- Bueno, soka-saltuan,...
- Bai, errekreuan? Soka-saltuan, zelemiñetan... Oiñ ez dao holakorikan, e!
- Oiñ e...
- Ze zan hori?
- Zelemiñetan? Honek dittun… honek dittun onak! Honek...
- Honek ez jakiñe ezebe!
- Ba, lurrian eitten ziran arraixa batzuk eta harri batekin, ba, hankekin...
- Bota eta gero...?
- ... bai ba, hankekin, eta arraixia topatzen, jotzen badozu, ba...
- Hori jolastu dogu guk be bai, e?
- Jolastu dozue hori?
- Honbre jolastu dogula!
- Ta horrek zelan daka izena?
- Zelemiñetan
- Zelemiñetan?
- Zelemiñetan.
- Lehen zelemiñetan, oiñ ez dakiu zuek ze...
- Ta tartaloska be bai, tartaloska be bai.
- Bota ta buelta...?
- Bai.
- Bota ta... Ta soka-saltuan...
- Oiñ ez da ikusten hori be, e?
- Ezta, ezta....
- Lehenengo ipiñi [bortan] ta gero buelta...
- Ta txirikilletan be bai, txirikilliakin.
- Ta hori zela da?
- Halakotxe bat punta bikin, egurra, e? Ta...
- Gero egurrakin jo ta “da!”?
- Gero “klaka”!
- A! Hori ikusitta daukat.
- Kamiño erdixan eitten genduan...
- Ta gero lau kantoi edo ipiñi eta... hala!
- Kamiño erdixan eitten genduan, e! Oiñ juan zaitte... Kamiño erdixan! Orduan ez eguan kotxerikan, orduan ez zan automobillik... kamiño erdixan eitten genduan horrek jolasok...
- Bai, bai, egixa.
- Zelemiñetan be bai, kalian.
- Baitta. Bai, bai.
- Kamiñuan.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia