Baserritarrak herrira saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: SOR-004/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea
Transkripzioa
- Hola, gero baserrittarren zera egoten zan hor, e, oin be egoten dia, baiña lehenago igual e... ferixia edo merkaua edo...?
- Baiña hamen ez dakitt egoten zan, e?
- Ez...
- Etortzen ziran merkauakin plazara, plazan egoten ziran, hori bai. Orduan ez eguan holako fruterixarikan ta...
- Ezta...
- ... orduan, ba...
- Dana basarriko zera izaten zan?
- Dana basarriko gauzia. Bai berduria ta bai frutia: keixak, sagarrak, madarixak... danetik ekartzen zeben, baiña dana basarrittarrena. Oin fruterixak ekartzen dabe…
- [Auskalo] nundik.
- Baiña lehen dana basarriko generua zan...
- Bai, egixa.
- Dana, dan dana.
- Ta, juaten ziñien hareri erostera ta?
- Bai, derrigor!
- Ta [zaten zan regateo ta]?
- Ene! Ene! Ene! Zenbat erregateo! Zenbat?! Zenbat?!
- Bai, zu, ene! Kostunbria, kostunbria edo uste...
- Bai, bajatu ein bihar dala...
- ... uste obligaziñua moduan, ez dakizu? "Hau zenbat?" eta "Hainbeste" ta e... Uste obligaziñua... Hartu... eskatu ta esto ta... Ke ba!
- Hori bai, hori bai, regateua asko.
- Regateua, baiña... Bai, egixa. Oin ez dao holakorikan, baiña lehen bai, lehen bai.
- Ta gero, autuak etorri aurretik eta akordatzen zarie igual astuekin eta zela ibiltzen zian?
- Hori bai… bai, astuekin...
- Astuak mordua orduan.
- Eske dana astua zan hamen basarrittikan.
- Orduan, gaiñera, ez zeguan basarrixetarako auto-biderikan.
- Eso es...
- Dana e... gaiñera bide txarra...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!