Errekan bainuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: SOR-004/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Ta errekan-ta be lehen —bueno oin, zikindu zanian behin ya gero jenderik ez zan ibiliko, baiña, lehenao— erreka inguruan beste zer bat egongo zan, ezta, oiñ ez daona?
- Bai, bai!
- Enee!
- Errekan bai! Han Iturburun ta? Juaten giñan, han behian ta...
- Afariketan be bai han...
- Iturburun ez, han, zerian, Errekaldian...
- A! Errakaldian?
- Errakaldian han behian.
- Ba, Gabolatzeko han zerian be bai, presapian...
- Eta han Irukurutzetan be bai...
- Baitta, baitta.
- ... Irukurutzetan be bai... ta...
- Baitta. Baiña orduan urak be garbixak.
- Bai ba, ez oingo moduan.
- Urak be garbixak orduan.
- Bueno, ez jakiñau garbixak juaten zian, baiña juaten giñan behintzat eta...
- Eta jentia baiñatzen-eta ibiltzen zan?
- Bai, bai!
- Baiña ez traje de baiñuakin, e? Bata zahar batekin!
- Eta hor Loraldian? Hor? Hor asko, e? Mutillak be asko hor, e?
- Baiña hor urak hotzak!
- Bai, baiña... ni hor ez, e? Ni hor ez non egon behin be, e, baiña hor jentia juaten zan, e! Ako juaten zan, e? Oin, e... [urtian behin].
- Debara-ta juaten bagiñan be, alkilau eitten zan han traje de baiñuak, e! Orduan ez zeukaun traje de baiñurikan ezta... Kasetak zeren ta alkilau eitten ziran...
- Hantxe, sartu barruan ta...
- Sartu kasetan ta alkilauta...
- Bai, bai...
- Ene!
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!