Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko abuztuaren 10a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: SOR-004/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Oindiok hamen gare...
- Bai, bai, bai, bai... galantak pasauta hor zihar baiña hamen gaonaz behintzat...
- Oindiok hamen gare... bai.
- Bueno, hango...!
- Ta hola, akordatzen zarie, ni, eske, beti akordau izan jata, hola, fotografixetan ta ikusi izan dotenian, beti gauza bat zertu jatana, jentia igual e... atsaldian ta goizian ta, ataixetan jarritta ta holako...
- Bai, tertulixan! Tertulixan...
- Eta jokuan be bai kanpuan han Gabolatzen ta? E? Han etara zer bat...
- Ta hamen be, gu bizi garan lekuan be bai, e? Ez eguan hainbeste etxe be ta...
- Mahaixa etara ta hantxe, jolasten...
- Jokuan. Bai.
- Kamiñuan be ez eguan hainbeste kotxe ta...
- Ke ba! Hainbeste etxe be ez eguan... Ataixetan, horixe, freskuran!
- Trankillao, bueno!
- Gero etxietan be ez eguan halako zera... sokia, sokia egoten zan ta...
- Bai... taka!
- ... jo sokiari ta, aurrera!, "Atsalde on!" ta... Oin ez dao halakorik, e? Oin e...
- Itxitta! Hala ta guzti be, hala ta guzti be...
- Norbera barruan dauanian be bai igual...
- Baiña orduan ez. Giltzakin itxi atia? Ezta pentsau bez! Sokiakin egoten zan, tira ein sokiari eta aurrera...
- Beste bizimodu bat zan, beste bizimodu bat, trankilidadia, bueno!
- Bai...
- Komerixetara...
- Baitta! Plaza Zaharrian komerixak.
- Komerixetara..., hartu aulkixa ta juan Plaza Barrira ta jarri ta hala!, komerixak ikusi ta...
- Oin horretxek be ez dare...
- Zer zian horrek?
- Komediantiak etortzen zian.
-Plazan, e?
- Komediantiak, payasos, circo, como circo.
- Jarri han danak eta ikusi ta...
- Danak aulkixekin, jarri ta...
- Gero pasatzen zeben bandejia be ta...
- Baitta! Bai, baiña horixe, más sano edo... Geure moduan baiña dibertitzen giñan.
- Bai, bai, oin e... ez dakitt, ez dao, ez dao...
- Zeoze falta dala...
- E?
- ... zeoze falta. Gauza asko, baiña...
- Bai, ene, asko!
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!