Guardia Zibila Plazentzian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: SOR-003/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Lanbideak » Polizia
Transkripzioa
- Ta hemen Plaentxian Guardia Zibil asko egoten zan lehen?
- Lehen bai, [ez dakit nik] ze eken, baiña lagun mordua, Guardia Zibil mordua Plaentxian.
- Ta bazeuan e... kartzelarik, eta?
- Kartzelia be-bai, kartzelia be-bai, egongo ez zuan ba?
- Ta nun zeuan ba, haura?
- Ba, oin Errege-etxian eta "Errege-Etxian nun zeuan?", lehen plazia, "Ta nun zeuan?" Zuek ezebe ez dakizue baina, hantxe jeuazen, Errege-Etxian jeuazen, etxe-zaharra galanta, kartzelok eta danak.
- Eta han egoten zan jentia barruan ta?
- Barruan ta jentia, ez!, kartzelara eruandakuak han, bialdu barrura ta, itxi atia giltzakin ta, hantxe egon bihar...
- Zuk ezautu zenduan han egondakuak eta hola?
- Egondakuak bai, ezautu najittuan, ezautu najittuan; bi, bi bai behintzat. Bi ez, orduan, mordua. Orduan deskuidau ezkero tak! eruaten juen kartzelara, aguro. Gabian argixa ixiotzia nahikua, tak!. Gabian kortan argixa ixiotzen bazan, hurrengo egunian, tak... Sasoi baten ezin zeikian argirik eta ixiotu, illunian. Aldasoroko andria hil juen, argixa ixiotu jok eta, sukaldeko bentanara urten jok eta dale! sukaldian…
- Ta hor jentia zegaittik sartzen zeben kartzelara ta, entzunda daukazu?
- Zegaittik izango zuan, ba? Ez jakixat nik zegaittik eruaten jittuen, ba, izango zuan zeoze, oin zegaittik eruaten jittuek, ba? Orduan be izango zuan zeoze.
- Kontrabanduagaittik eta holakuak be bai?
- Ez zera! Kontrabanduan-ta, ahal dan moduan...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!