Taberna giroa; erromeriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Taberna giroa. Baserritarrak jai egunetan joaten ziren tabernara. Borrokak; mozkorrak. Irukurutzetan, erromerian, urtero borroka egoten zen.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:03:20
- Erref: SOR-003/025
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Kalian lehen zenbat taberna zeren?
- Ez dakit nik! Tabernia hobeto egongo zuan bai lehen be!
- Baserrixetatik eta jentia ta juaten zan tabernetara-ta, ibiltzen zan bape?
- Ke ba! Jaixan edo, mezetara juanda, egun guztian igual, kalian, mozkortuta, zaharrak-eta…
- Mozkortzen zian lehenago be, e?
- Ez! Bai oin be, ta bai lehen be… Harek ez jok barkatzen, harek burrukan eraitten jok, [...] ai-ba dios! gero, gero jo-ta egurra burrukan danak gero, hala-koño!
- Entzuten zian burruken... eta?
- Burrukak eta... horixe! Burrukak eta… betetakuan, edozer gauza.
- Zelan zian hori, esaten zenduanak, e, eskuetan ipintzekuak eta, azaldu zian ba hemen?
- Hementxe, hementxe azpixan azaldu zuan, “galopiak” edo, ez dakit zela esaten zotsen. Hemen. Gero harek e... hemen sartzen zan haura, atzaparrekin, atzaparren zulua... bere forma ta guzti, esku-barruan sartzekua, dak! Sartu esku-barruan ta burdiñia, holako luzera batekuak, jo-ta burrukarako, apropos-apropos eindakuak. Tio Javierrek [eingo] juan, uste juat, taillarrian [eingo] juan, haura, nunbaitten... Bai-ba, gauza kapritxosua zittuan-ta.
- Eta horretarako, entzuten zian, lehen, jendiak erabiltzen zittuala-ta?
- Harek e... derrigor erabili bihar! Harek ez zittuan geldi egonda beti, e! Hau e... Osuma-Gaiñekua... Ez! Bai! Igual... Osuma-Gaiñekua izengo dok... Irukurutzetara juanda... Irukurutzetan... Irukurutzetan urtero burrukia.
- Egoten zan?
- Burrukia, jo-ta... Neu be bai ikusitta naok, aittakin edo ez dakit zela juanda... Mekauen Dios! Emon malluka edo makilliakin ta jo-ta joten juek bat, Azkoittikua edo ez dakit nun... […] joten juek buruan... jo-ta ota arte baten zihar goittik behera ta... de-dios! Gu etxera edo...
- Ta hori zer, erromerixia zeualako, edo?
- Bai ba, erromerixia, ta han juntatzen zittuan Azkoittikuak eta, Elgoibarkuak eta, Osintxukuak eta, Bergakuak eta, danak eta,.... han kaskajo asko-ta, gero e... jipoia!
- Ta kalian e, lehen...?
- Gero...
- Bueno, segi, segi!
- Gero Guardia Zibillak e... uste juat hasi ziala juaten eta kitto orduantxe. Bai, ni akordatzen nok zelan egoten zian Guardia Zibillak, mutikotxuak juanda-ta...
- Ta jendia bildurtu eitten zan?
- Ez! Jentia bildurtu eitten zuan Guardia Zibillekin! Harek emon eitten eben gero, e? Heldu fusillari puntatik eta...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!