Soraluze (Gipuzkoa)

Baserritarrak mezara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Albakoa. Jaiegunetan goizeko seietan meza izaten zen. Inguruko baserrietatik lasto-azaoekin jaisten zen jendea mezara. Jauna hartzeko baraurik joan behar izaten ziren. Meza entzun eta etxera joan behar izaten ziren agudo behiak jeztera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Goizetan-ta kalera-ta juaten zin... Albakua noiz izeten zan? Juaten zala goizeko seiretan mezetara...
- Mezetara? Neu be makiña bat bider juanda...
- Baiña hori noiz izeten zan?
- Jaixan! Jai goizian albakora!
- A! Jaiero?
- Jaiero. Zela, ba? Jai baten entzun ta betiko ala?
- Ta zela izeten zan hori?
- Seiretan mezia, goizeko seiretan mezia. Gero sei t´erdietara kanbixau juen.
- Ta danok juaten ziñien mezetara?
- Ene! Lasta-azauekin juaten zuan jente dana. Lasta-azauak ixotuta, danetik behera jentia.
- Ze da lasta-azaua? Nik badakit, baiña kontatzeko.
- Lasta-azaua? Garixakin eitten dan lastua, gari-lastua lotuta.
- Ta ze ikusten zan? Danian ikusten zan-ta?
- Bai, ba! Gabian argixa. Ta "Han, hi, [urten juek] Euskaten bajatuaz", "Bai", "Artetakuak be bai", ta holaxe jentia, lasta-azauakin argi eitten. Ta jarraittu ein bihar. Lasta-azaua eskuan zoianak, haura re-dios! Harek bizkor juan bihar izeten juan, bestela erre eitten zuan ta.
- Ta gero argirik ez?
- Gero argirik ez. Ta ja-ta dio! Danak alkarren ondorian, muturrez aurrera, danak zaratia darixola! Goixeko seiretarako, e! Ta komurgatzera juan bihar, ta baraurik.
- Juan bihar zan?
- Ta mosua garbitzen edo ur tragua eitten badok, atzera konfesau in bihar lehenengo.
- Ta ze konfesatzen zenduan ur-tragua ein ezkero?
- Ba, "ur tragua ein dot" eta abadiak parkatu eitten juan. Abadiak "bale", ya esta. Hari esan ezkero, bale. Lehen holaxe zittuan.
- Ta gero handik, ze ordutan bukatzen zenduen haura mezia?
- A! Ba, mezia, ordu-erdiko mezia.
- Zazpiretan bukatu?
- Sei t´erdiak. Ta etxera aguro behixak jaztera!
- Lotara ez?
- Bai... egon hari poliki!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia