Trumoia; baserrietako sinesmenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Trumoia zetorrenean, kandela bedeinkatuak pizten zituzten. Oinaztarria baserrian sartu zenekoa.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:01:00
- Erref: SOR-003/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Egoitz Unamuno
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Ta trumoia-ta zetorrenian ta be orduan...
- Ba, kandela bedeinkatuak be egoten zittuan, ta harek ixotuta ta atiak itxi ta bentanak itxi ta... Ta gure aitta hamentxe, ni ointxe nauen lekuan, jo-ta jaurti juan oñaztarrixak! Jo-ta jaurti, e! Ta eskua hola txanbututa, aieneka baten; eskurik zuzendu ezinda ta aieneka baten. Ta jaurti juan bide-saillian. Hori hor dauen... Ez, ez, ez. Hamen daon radixuau?
- Bai.
- Honetxen... hauxe iguala ixa, oñaztarrixak jo-ta dana apurtu juan hor. Ta amama [...] najeuan hamentxe... Bai, amama, amama uste juat. Ala Maria? Bat bai, behintzet. Hamentxe jarritta haura be tokau oñaztarrixa [daonian], ta dios! Haura hor zihar garrasika baten. Horrek neuk ikusittakuak, e! Oñaztarrixakin.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!