Soraluze (Gipuzkoa)

Aharia kanpandorrean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Andresgo ahariaren kontakizuna. Aharia kanpandorrera eraman eta kanpaira lotu zuten. Egun hartako kanpaiak, xelebreak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta San Andresko ahuntzana ta hori zela da?
- San Andresko ahuntzana? Adarixa.
- A! Adarixa zan?
- Bai. [Haretxek...] elizako giltza. [Elizan]. [Haura] armerua ei zuan, ta artistia [ei] zuan, gaiñera, biharrian. Ta akordau ei jakue kuadrillan: "Hi, badakik ze ein bihar doun?" ta "Zer?", "Adari bat harrapau ta kanpaiari lotu bihar jotsau" "Ta sartu?", ta "Sartu?" Eskillararik be ze egongo zuan? Han bentana txiki bat bazuan elizan --oin be han egongo da haura--, koruan, ta handik akordau ei jakuen lehenengo. [Han sartuko juau]. Batenbat sartu zela-hala barrura ta sokiakin. Ta gero [...] itxuria akordau ei jakuen: "Hi, giltza ingo juau. Giltza in ta giltzakin zabalduko juau atia. Ta gero itxi ta lagako dou adarixori ta aide!". Ta ez juan egun baten ingo, baiña giltza in in juan harek. Ta gero, harrapau juek adarixa ta baitta sartu be elizan giltzakin [han zerian] zabalduta. Sartu juek koruan, lotu jotsek kanpaiari, ta [lotu jotsek, ipini jotsek] hola, adarixa ez ei zuan allegatzen, adarretikan lotuta, ta arbixa, arbi-buru... arbi-burua. Ta adarixa, ba, haura jatera "danga! danga" ta "danga!", kanpaia joten ei juan adarixak. Zein ete dauen ta zein ete dauen, ta danak... "Ez doiak iñor barrura, ez doia... ez dao sartzerik barrura". [...] zelan zein izengo zan, eskupetekin barrura: "Garbittuko juau hor dabillena" . [...]. Juan dittuk eta: "Aiba dios! Hi, beittu! Adarixa, hi! Adarretik lotu kataiari ta nabua jakak, ta nabua harrapau ezin!" Ta harek nabua jatera golpia "taka, taka" buruakin. [...] jatera, kanpaia jo "danga! danga! danga". Ta auzo guztia, bai, ba! Danak enterau! Joe! "Kanpaia, hi! Aiba dios! Hori dok kanpaia xelebria", ta... "Hori dok kanpaia xelebria" ta juan dittuk eta adarixa. Akordau ein bihar dok, e! Akordau ez, ein! Ein! Gaur hainbeste... Hain espabillauak zarie, hain zerak zarie, ta holakotxe bat ez dozue eitten oingo gaztiak. Geuk be ez giñuan in, e!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia