Inazio Ernabide Goiaga
Soraluze (Gipuzkoa) (1917-2023)
Biografia
Jaio zenean Zizurkilgo “Casa Cuna Provincial”en utzi zuten. Bergarako Osintxu auzoko Leocadio Ezenarrok eta Concepción Alvarezek jaso eta hazi zuten. Bost anai-arreba izan ziren, bera zaharrena. Kontxa Egaña eta Paka maistrekin ikasi zuen Osintxuko eskolan. Geroago, delineatzaile titulua atera zuen postaz eginiko ikasketetan. Hamalau urterekin hasi zen lanean Eibarko Txantoianeko Star pistola lantegian. Geroago Bergaran peoi moduan eta Algodoneran egin zuen lan. Soraluzen torlojugintzan eta kanoi lantegian ibili eta gero, torlojugintza tailerra eratu zuen bazkide batekin. Jubilatu arte jarraitu zuen bere tailerrean. Gerra zibilean errepublikano eta abertzaleen aldean borrokatu zuen. “Batallón de Trabajadores”en zigortuta lan egin zuen 1940ko urtarrila arte. Elkarrizketan Iñurrieta anaiak, Nikanor eta Julen, egon ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
SOR-061 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Kepa Elortza | ||
SOR-062 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute