Sopela (Bizkaia)

Aitaren irakaspenak

Aitaren irakaspenak <p>Sexuaren gaia tabua zen beraien etxean. Baina gainerako gauzak oso ondo azaltzen zizkien aitak. Benek gogoan du Panamako kanalaren istorioa aitak misto kaxekin kontatu zienekoa. Gauetan aritzen ziren kontu kontari, behar guztiak amaitu ostean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sexuaren gaia tabua zen beraien etxean. Baina gainerako gauzak oso ondo azaltzen zizkien aitak. Benek gogoan du Panamako kanalaren istorioa aitak misto kaxekin kontatu zienekoa. Gauetan aritzen ziren kontu kontari, behar guztiak amaitu ostean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bitori: Amak, amak…
-Ana Mari: “Sexo” izen ezik…
-Bitori: Bai! Hori ez!
-Bene: Hori pekatu.
-Ana Mari: “Sexo” zan tabu.
-Bene: Amatzat batez bere. Aitantzat ez hainbeste igual, baia neskak giñen… eta amantzat, bueno!
-Bitori: Gure amantzat honek ya hemetik karraderan ibiltten zirenen bere, ba zeozer, ba hau edo beste, edo zozer edo pikarditxu edo […], bueno, bueno, bueno… hasten zan eta jakitten gendun, edo iseldu edo amak eskapa eitten ioskun beste nonora. Ya honek danak bueltaka hemen dabilzela e? Oseake…
-Bene: Aitak irakurri eitten ieun alde batetik eta gero bestetik gauzak zelan esplika. Nik geuza bat dekot argi-argi zelan esplika ioskun… “baia zelan izen lei ta /tte/! Itsoso bat gorau ta beste beherau badauz, kanala, Panamako kalana, eta zelan izen lei ta /tte/!” ba… oseake urek batetik bestera iruli barik pasate barkuk eta zeren. Misto kajakaz esplika. “Bittu, misto kaje, hau urez betatuten da, ur bat betatu danen besten parera heldu da ordun pasa bestera, hemengo konpuerte ixe, beste zabaldu. Eta gero… ezkondute, ni ya ezkondute, marino bateaz ezkondu nitzen eta Panama ez dot sekule pasa, baia Kiel bai, eta Kiel pasakeran zenbet akorda nitzen aitaaz, ze ondo esplika ioskun umetan misto kajakaz kanal bat. Osea, itsoso altuo bat eta bajuo bat zelan… Baltiko eta Ipar Itsoso zelan dauzen. Ez da Panamako bera… ezberdintasunik egongo baia kasureko bardin-bardin da. Harek desnibelak zelan bardinduten diren.
-Ana Mari: Eta gaue… hori izeten zan gaueko orduten e? beharra egoten zan, igual hamaikatararte edo hamaika terditterarte edo gortan in ber ziren, eta gero afaldu eta unekadatxu bet hemen aita jesarri ta /tte/ horrek danak esplikaten. Leiduten bere, honeri ta niri berak irekatsi ioskun. Ze ordun sei urterarte ez zan joten eskolara eta honeri ta niri berak irekatsi ioskun eta gero guk txikerrari.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia