Auzolanean eta alogeran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko lan askotan auzolanean zein alogeran aritzen ziren, bakoitzean etxe batean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: SOP-002/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
-Ana Mari: Hona etorten ziren batzuk…
-Bitori: Alogeren etorten ziren.
-Ana Mari: Baia jornalera etorten ziren batzuk…
-Bene: Arto-jorran.
-Bitori: Arto-jorrak, gari ebaittek.
-Bene: Bedar sikuk.
-Bitori: Eta sikuk sartu. Horra… hille bi ingerun behar asko egoten zan. Eta nahiz ta geuk bere ya ume-umetarik laguntzen genun, baia jente asko ber zan.
-Bene: Dirurik ez zan egoten eta ordun pezeta bi irebazteko izengo zan igual sasoi haretan, gu umek giñenen ezta? Goixerik eta gauera. Bazkalosten ordu pare bat edo, berorik handienen erretiraten giñen, gure kuartun ohi bi egoten ziren eta neskak danak hantxe intzute aputxu beten ijiji-ajaja egoten giñen. Ordun gure… gu, auzoko neskakaz, gure baserri-etze zan handi, zabala. Hemen hamalau soloraiño, handiauk eta txikerrauk, arto ereitten zan. Ordun, arto-jorra, bai arto-indabak, gero hor bittarten erremolatxe, nabo bere ereitten zan gero negurako forraje egon deitten. Eta… jorra sasoian, hor ekaiña ta uztaillan, jorra sasoia eta bedar siku sartzeko sasoia zanen, beti ber izeten ziren esku gehiau beharrerako. Horrek ez deu esan gure harek etorri arren guk eitten ez gendunik. Zentzune dekunetik, “biren arten batena itten badozue”, esaten ioskun aitak, osea “jornalera bakotxak, andrak lerro bat itten deren arten, zuek bion arten bat itten badozue […] ba jornal bat irabazten duu”. Beti esanta gauzak ganera, halan dire, “gero amak ba San Pedrotarako”, San Pedrok dire hamengo jaiek ba, “San Pedrotarako amak erosiko dotsue zeozertxu ta”. Beti poza emona, susuren bat beti. Eta artistak izen ziren, eurek biek beharren, amak ahal iun eta erremangade zan geihau, aitak osasune falta eun ta gitxitxoau. Baia beti… aurretik bera eta irakasten, beti irakasten eta ejemplo emoten ta holan.
-Ana Mari: Esaten ioskun ganera, “zeuok […] berbetan, ze jornalerak deseando dauz lotzeko apur bet. Oseake, zeuok beti aurretik”. Ume-umetarik.
-Bene: Ume-umetarik eta… Ba holan, eta eitten gendun, bai bedarrak batzen eta bai arto-jorratan eta holan. Eta gero… negu parten eta bere bai, nahix eta… uden ganera ba oporrak eukitten genduzen eta, eta… eskolara edo kolegiotara, kolegiotara jon arren bere, illundetan, negun gaue izengo zan ta ezin, baia egundin bere igual eskapadan bat itturrire ur bille ta holan. Eta, udebarrire ezkero, illunde luzetan urek ekarri, egurre txikertu, guzti hori geure izeten zan. Eta zapatu-domekatan edo jaie eta bakaziñotan ze esanik berez. Ordun beti behar, eskolara, kolegiora bere bota, eta ikasketak ein deiguzen, baia era beren behar baia lotu barik.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!