Sopela (Bizkaia)

Auzokoen laguntasuna ezinbestekoa

Auzokoen laguntasuna ezinbestekoa <p>Etxeko sutearen ostean, auzoko batzuen etxera joan ziren. Denak egon ziren beraiek laguntzeko prest. Beti izan dute hartu-eman ona, etxekoa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxeko sutearen ostean, auzoko batzuen etxera joan ziren. Denak egon ziren beraiek laguntzeko prest. Beti izan dute hartu-eman ona, etxekoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bitori: Hiru kuarto eta sute, karraju bet, karraju zabala, ordun baserrik halauk izeten ziren, karraju zabala, sute eta hiru kuarto eukazan etzek.
-Ana Mari: Baia txiki-txikitxuk, ez […]
-Bitori: Baia ez handik e? eta eurek ziren, aitte, seme bi, aitte alargune, seme bi eta hiru alaba. Sei persona. Eta gu jon giñen beste sei, han jaio jakun seiñe, zazpigarrena. Osea…
-Bene: Bertako alabak eta guk biok eitten gindun kuartu baten, bost neska nagosi. Aitte alargune, aitte alargunek eta mutillek, kuarturik txartxuenera pasa zan aitte bera, kuarturik ontxuena gure aitari eta amari itxitteko. Eta hau eta Mari Eugenia ziren umek hondiño eta han egon ziren…
-Bitori: Koltxoi bat atzen, ohian atzen […]
-Bene: Aitaaz eta amaaz, seiñe jaio arte azaron hamalauen…
-Bitori: Bueno, seiñe jaioko zan gauen ein gendun lo gizonak eitten ieuden kuartun. Eurek hiru aitte-semek ez dakit zelan konpondu ziren eta Mari Eugenia zuokaz pase zan eta Mari Karmen eta ni beste ohian eon giñen. Osea…
-Bene: Oseake ordun, hiru kuartun hainbeste persona. Bazkari eitten gendun danok lapiko edo kazula baten, eitten zan danontzat. Gero afari ba nik ez dakit esku ganen, bokadillo edo zelan itten zan.
-Bitori: Edo sarteneko edo eitten bazan talo…
-Bene: Baia lau hillebetetan jente horreaz holantxe eta gaur bere, bixi diren aiztakaz ba hartu-emon ba… etzeko. Geure fameli bere bageunkan eta ona eta beti ondo pasa. Baia horrek ixen dira geure fameli…
-Bitori: Fameli eta auzokidek. Ordun, hona, bueno laguntzen eta bere, baia hurreo egunen hemen etor zirenak eta batek opetsitten iotsun hau edo bestek ekarte iotsun… Karo, danok, danok gitxi. Lelengo etor zana izen zan lau seme-alaban ama alargune, Durango…
-Bene: Durangoko bonbardeon galdu jakon gixona.
-Bitori: Durangoko bonbardeon gixona galdu, osea konpleton galdu zan haren gixona. Eta miserin bizten ziren, eta lelengo-lelengo goizeko nik ez dakit, zazpi tterdixen edo ze orduten edo, etor zan eta ba… horra auzora eta esan ei otson… Mari, zan guren egoten zana eta etzen lotu zan, beste aizte amari laguntzen esnekaz. Eta ekarri ei otson, kafe aputxu bet, azukera apurtxu bet eta ez dakit zer, ogi bet, ez dakit zer eta zer…
-Ana Mari: Miserin bixi ziren harek e?
-Bitori: Goizen lelengo ordun jon naz [Sukasenera], denda bat, eta Bixentari zabaldu erain dotset ha dende, honixek erosteko. Ze geuri etze erre jakunen, elizak ekarri oskuzen, hiru auzokide […], eta bakotxari bosna ogorleko emon ioskun, andrak biher zeuon umentzako ogi eroste jon zaittezen.
-Ana Mari: Ordun bost ogerleko diru zan e?
-Bitori: Diru zan. Eta hirureri emon ei otsen. Eta orain nik gure dot elizan alabak lelengo armozu neure konture jan deien. Osea, holau gauzak, holau gauzak konta bere ez littez ein, auzokiden arten eta ba… gauza txar asko, erreta asko eta hau ta bestea. Baia guk euki dun auzokide… osea, geu bere eurokaz ixen ixen gara, klaro. Euki duu beti, beti oso hartu-emon ona euki duu.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia