Senpere

Senpere Lapurdiko udalerririk zabalenenetarikoa da azalerari dagokionez eta herrialdeko barnealdean eta Uztaritzeko Kantonamenduan eta Lapurdi Erdialdea izeneko eskualdean dago kokaturik. Udalerri mugakide hauek ditu: Ahetze eta Arrangoitze iparraldean; Donibane Lohizune eta Azkaine mendebaldean; Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi (azken biak Nafarroa Garaian) hegoaldean; eta, Uztaritze, Zuraide eta Ainhoa ekialdean. Hiru ibai aipagarrik gurutzatzen dute udalerria, beraien ibaiadarrekin batera: Urdazuri, Basarun erreka eta Uhabiak. Horretaz gain, herrigune nagusitik ekialdera Senpereko aintzira dago, Herri Urrats iragaiten den lekua. Senperek okzitanieraz Sent Pèr de Nivela eta aragoieraz San Per d'Ibarra izenak ditu.

  • Hizlariak: 14
  • Zintak: 15
  • Pasarteak: 0
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia