Segura (Gipuzkoa)

Soldadutzan, mugan egon behar

Soldadutzan, mugan egon behar Soldadutzan, mugan egon behar izan zuen zenbait hilabetez. Hango anekdotak kontatzen ditu. Behin, 7 estraperlista harrapatu zituztenekoa gogoan du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-019-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldadutzan, mugan egon behar izan zuen zenbait hilabetez. Hango anekdotak kontatzen ditu. Behin, 7 estraperlista harrapatu zituztenekoa gogoan du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta makik ikusi zenittun fronteran?
- Ke ba! ni ez nitzen ibiltzen... zea, armazetan eo zean neon ta ez nitzen /enitzen/ gauen juten. Baiño nee lagun bat, aiatarra zan, jun zien ta gauen atzea bueltau zan. "Ze eittea etorri haiz?" ta "Bonbea eman behar diat. Bonbea emateko esan ziek zeak". Auskalo nun zebizten mendin, e? Ta bidez bide zeauko zon, baiño gauen etorri zan. Ta baita bonbea bota´re! Estraperlistak! Ez, han makiik ez,estraperlistak!
- Estraperlistak.
- Bai, bai...
- Ta gero garai hori, gose garaie izango zan?
- Bai, bai... Horik... nik... Zugarramurdin eon nitzen ta harrapau zittuen zazpi estraperlista. Ta karabiñerok bazeren Zugarramurdin. Zer da ta purue errez haakin karabinierokin paseon! Haek karabiñerotaa entregau zittuen ta karabiñerokin purue errez paseon.
- Estraperlistak?
- Bai, bai, hoixe.
- Ta karabinerok zeintzuk zien?
- E?
- Karabinerok zeintzuk zien?
- Zeak, e... karabiñerok, zeak, han bertan zerenak, kuartela bezela-eo eoten zienak.
- Ordun, karabinerok estraperlistai kaso askoik ez zien iten?
- Bai, kaso bai. Eak´e, eak´e "ekarrizue" esango zien haek.
- Beaientzako?
- Hoixe!
- Bien, bien, bien, bien.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia