Segura (Gipuzkoa)

Bizartegietako trikimailuak

Bizartegietako trikimailuak Lehengo bizartegietan, bizarra ondo mozteko nola moldatzen ziren azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehengo bizartegietan, bizarra ondo mozteko nola moldatzen ziren azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta barberik´e bai, barberik-eta ordun, e... gezurre dirudi, baiño nere aittek ezaututa, ordun jende flakoa, eta bola bat eukitzen omen zuen, intxaurren moduko bat haundie... zurzitzeko... Nola garai baten zurzitzeko ibiltzen zuen, galtzetan sartu ta bola eitten... Klaro, leuntzeko. Ordun jende flakoa zan ta danak ahoa sartuta. Eta garbi-garbi-garbi ein ta aiba!, zea.
- Kuriosoa hori, e?
- Bai, bai, hori bai, hori ibiltzen zuela. Ta, ordun, ba, ordun, ba, oain´e ba... ebagin bat eitten baldin bazan, ordun barberitti irtetzen zon jendea zigarro papela, ebagi bat ein ezkeo, "ra!", " tak" pegau ta bi-hiru partxekin normala zan irtetzea. Ez zan gaiztotzen ta ezerre. Harri bat eoten zan, harri bat danantzako, piedra pomez o esaten zioen ta harekin igurtzi ta ya esta. Hori ohittura bezala, hori.
- Ta zuek umetan etxen moztuko zenuten ba?
- Bai, etxen aittek, hoixe, hoixe. Baiño bizarra moztea jendea etortzen zan baserrietatik ta flako horiik ba hoixe zauken. "Pa zurcir". Bestela barrue ez zeon harrapatzeik eta!
- Ta bizarra moztea ze etorriko zan asten behin o hola? Eunero?
- Asten behin, holakotxe bizar zaharrakin, tarra tarra tarra eiñez, bueno... asten behin.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia