Saltzaileak eta konpontzaileak Seguran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: SEG-014/040
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Gero, era desberdinetako saltzailek egoten zian? Hemen saltzailek, bueno, beste leku batzutatik etorritako saltzailek edo...
- Gutxi. Hemen feritan egoten zien. Ferik egoten zien. Bi-hiru egunez ferie eitten zan ta txerrik saldu ta behiek ta ganaduk eta... Bestelako ferik, hori geroxeago hasitakoa da, e? Feri kontu hori, bai. Saltzailek... Hemen etortzen zienak zien, ba, lapiko-konpontzaillek, txorroxtzaillek...
- Txorroxtzailek?
- "Afiladores". "Fiii" jo ta "rraa" ematen zuen. Ta jendek ertetzen zon ta gero lapikoi ipurdie ipini ta lapikoi, zulauta baldin bazeon, errematxea ipini ta horik zien "katxarrerok" esaten genion guk.
- Katxarrerok.
- "Cacharreros" eta bestek izaten zien "afiladores".
- Baino nola esaten diezu zuk? Txorroxtzailek?
- Txorrotxaillek. Txorrotxaillek, bai. Erderaz "afiladorek".
- Biak, e...
- Fiiiiiiiit jotzen zuen ta hankekin "raa" eraiñez ta... bai.
- Beittu, e?
- Ta bestek "cacharreroooooo" hots eitten zuen. Ta hemen egoten zien, hemen frontoi ondon egoten zien, sartu burni bat ta tan-tan-tan [jotzen] zuen lapikoa. Ta paragueroa ere bai. "Paragueroooooo" ta guardasolak arreglatu.
- A bai, e?
- Horik bai, horik ezautu dittut.
- Dana arreglatzen zan, e?
- Bai, bueno... ordun ez zan ezer botatzen, bua, dana arreglatzen zan.
- Ta kazuela bat izan zeiken bizitza osoako.
- Bai, onbreeee! kazuelak bi-hiru rematxekin ta kirtena ipinita, ipurdie ipinita... Ordun berrie? bai...
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!