Segura (Gipuzkoa)

Aguazilak eta gauzainak

Aguazilak eta gauzainak Seguran aguazilak ezagutu izan ditu Laureanok. Gauzainen funtzioaz hitz egiten du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Seguran aguazilak ezagutu izan ditu Laureanok. Gauzainen funtzioaz hitz egiten du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Serenok bazeren edo aguazilak ordurako?
- Aguazilak. Serenoik ez. Serenoak nik Donostin ezautu... bueno, ezautu... beno, han mutikotan ikusita nau. Serenok badakizu zer eitten zon, ezta? Harek gauen hots eitten zon "Serenooo!" ta lehenengo hots ein eta gero erderaz zan Donostin, "son las tres de la madrugara, y cae lluvia", "son las tres de la madrugada y está sereno", garbi zeolako. Horregatio da Sereno izena. Sereno horreatio du izena.
- Ta goizeko hiruretan?
- Bai, gauen hiru-lau aldiz, bai, hiru bat aldiz, bai. "Serenoooo, las cuatro de la mañana y viento sur".
- Eta esnau eiten zun jendea, o?
- Bueno aitzen zonak bien ta bestela... Bi edo hiru aldiz esaten zun ze ordu zan ta... Ta horreatik zan Sereno. "Y está sereno", garbi zeola "sereno" esaten zion. Hemen ez det ezautu, baiño han bai.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia