Segura (Gipuzkoa)

Umeei beldurra sartzeko ipuinak

Umeei beldurra sartzeko ipuinak "Hamalauzango", "Sakamantekas", "Akerra"... pertsonaiekin sartzen zitzaien beldurra umeei. Orduko esaerak aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
"Hamalauzango", "Sakamantekas", "Akerra"... pertsonaiekin sartzen zitzaien beldurra umeei. Orduko esaerak aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hamalau zanko.
- Hama...?
- Hamalau zanko.
- Hamalau zanko?
- "Hamalau zanko etorriko dek", bai, bai. "Akerra etorriko dek".
- Akerra´re bai?
- "Akerra etorriko da", "Hamalau zanko etorriko dek".
- Ta "hamalau zanko" nola imajinatzen zenduen?
- Hamalau zankokin, hamalau hankako zea bat...
- Gizon bat.
- Gizon bat. "Hamalau zango etorriko dek!". "Sacamantecas" fijoa zan. Ta gaiñea esaten zuen Sacamantecasek eitten zola, etorri, tripak etaa ta mantekak ematen zittula esaten zan. Bueno...! "Sacamantecas etorriko dek!" eta...
- Ta hori noiz, gauetan?
- Bai, gauetan. Ikaratzeatio, bai, ikaratzeatio. Eta gero esaerak bazien asko. Esate bateako, zuk... beheko sue izaten zan, han egurrekin sue eman eta jolasen "bzzzzz" ta "hori ibiliz gero ohian txixe eitten dek!" esaten zuen. Ta bueno, ez giñen ibiltzen. Holako esaerak... ipui asko die, baiño oain ez naiz asko, danakin ez naiz akordatzen, baiño bai. Sacamantecas, akerra, zea...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia