Segura (Gipuzkoa)

Errepublikanoen ideiak erlijioaren gainean

Errepublikanoen ideiak erlijioaren gainean Errepublikanoak zigortu egin zituzten gerran. Gizon baten esana: bi pulpitu behar zirela, bata apaizarentzat, eta bestea hari erantzuteko. Apaizaren aurkakoa zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublikanoak zigortu egin zituzten gerran. Gizon baten esana: bi pulpitu behar zirela, bata apaizarentzat, eta bestea hari erantzuteko. Apaizaren aurkakoa zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bien, bien... hori gerra, eta errepublikan ingurun entzun dittuzu istorik edo?
- Em... bueno, republikea izan zan gerrea baiño lehentxio izan zan. Republikanok izaten zien elizen kontrariok ziela esaten zuen ta republika izan zan hemen, ba lau bat urte edo iraun zon. Gerrea hasi arten iraun zon. Republikanok´e kastigauta izan zien. Hemen republikanok bazien.
- Bazien?
- Bai, bai. Elizen kontrariok. Batek esan zon, republikanoa ezautu non nik, harek esaten omen zon bi pulpittu behar lukela, bat apaizentzako ta bestea kontestatzeko. Garai hartan hori esateko...
- Garai hartan hori esateko...
- Bai, bai. Ta alkate zeonak esaten omen zon ez zeukela beste ilusioik elizei txapela kendu ta frontoiai jarri.
- Frontoiai, e?
- Frontoiai jarri, bai, bai. Elizen kontrariok zien ta, bai.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia