Gerra Seguran, herritik kanpo eta Teruelen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: SEG-014/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gero gerra kontuk. Gerra kontuk aittu al dittuzu hemen, edo nazionalak etorri zianekok eta...?
- Bai, bai, bai, bai, bai.
- Eta zer kontatzen... zer aittu dezu?
- Bueno, hemen zien, ba, hemen gerrea eon zan. Nazionalak hemendik eta Espainolak hor, hemendik Ormaiztegia biden. Ta handik republikanok o beste aldekok, bai. Eta zeatik eoten zien tiroka, e... kanpantorretik alkarri tiroka.
- Kanpotorrea zer da?
- Torrea. Torretik, torretik, bai. Ta karlista garaien´e bai esaten zuen, hemen bai.
- Ordun zuek erdi-erdin!
- Bueno, hemen nik gerrea gutxi ezautu non, zeatio hogeita hemeretzin bukatu zan gerrea ta gutxi ezautu non. Baiña aitzera bai aittei ta. Ta leihotan koltxoiak eukitzen zittuela. Koltxoiak eitten omen do balea, koltxoian ilea ta nahastu eitten da, pasau ez emen da eitten. Ta koltxoiak, klaro, espaiñola dao hor mendin. Handio hona tiroka ta hemendio harutza tiroka. Klaro, ta leihok paren zeuzkenak-eta koltxoiak jarrita ta, bai.
- Bai, ez? Porke eongo zan bala galdun bat.
- Bai ba, bai ba, ta haek...
- Ta allauko ote zian ba bala hoiek?
- Bai, bai, bai, bai. Potentzie bazan ordun, gaiztakeriako bazan potentzie!
- Ta zuk familin ez zendun euki iñor´e gerran?
- Osaba bai, osaba bat gerran, bai. Teruelgo gerran ibilitako osaba bat. Izugarrik kontatzen zittu harek. Bufa..! Gauen elurretan lotan ta pufa...
- Bai, e?
- Teruelgo frente hau oso gogorra izan emen zan, bai.
- Ta hura zer ein zuen, harrapau edaden zeolako? Hartu ta...?
- Bai, harrapau zittuen hemezortzi urtetik hasi ta hogeita... hiru-lau; bost o sei kinta harrapau zittun ta.
- Bai, e?
- Bai, "todos pa´allí".
- Ezetz ezin esan, klaro.
- Honbre, Honbre...
- Ta hemen herrin eraman zuen jendea?
- Izugarri pillea hemen. Hue... ba hemezortzitik bost urteko kinta... baiño pilla. Eta, gaiñea, pasa zittuen batzuk bost urtetik gora gerran, e? Gerra bukauta´re han.
- Ta hildakoik eon al zan?
- Bai, pillea, hildakok bai. Garai hartan hemen eliza ondon eoten zan lapida bat eoten zan hildakona, bai. Igual hemen hildakok izango zien hogeta lau-bost bat igual bai hildakok. Gerran hildakok, e?
- Jesus!
- Bai, bai.
- Ta fusilatutakoik-o bai?
- Fusilatuk hemen ez. Beasaiñen ta hoietan bai. Hori gerratik aparte zan. Hemen fusilatu zittuen zeak sartu zien garaien, nazionalak o ya sartu zien garaien, herritan sartu zien garaien ya... herrie hartu zuenen, ordun fusilau. Baiño gerran aurretik, gerran aurretik, bai.
- Ta honea herria ez zien sartu? O bai?
- Bai, bai, bai, bai, herria sartu zien, bai, bai. Herri danak okupatu zittuen, ta ordun ein zuen ba zafarrantxoa... halamouzko jendea dana "viaje". Bai. Hoik e...
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!