Gerra Seguran, herritik kanpo eta TeruelenGerrako kontuak aipatzen ditu. Kanpandorretik aritzen ziren tiroka. Jendeak leihoetan koltxoiak jartzen zituen tiroetatik babesteko. Laureanoren osaba Teruelen egon zen; oso gogorra izan zen fronte hori. Segurako jende asko eraman zuten gerrara. Seguran ez zuten gerran inor fusilatu, baina asko bidali zituzten herritik kanpora.