Segura (Gipuzkoa)

Lehengo autobusak bete-beteta

Lehengo autobusak bete-beteta <p>Oinetakoak egiten zituzten pertsonak baziren lehen Seguran. Lehengo oinetako motei buruz hitz egiten du. Batetik bestera joateko, oinez, bizikletaz, autobusez... joaten ziren. Autobusak bete-beteta joaten ziren lehen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oinetakoak egiten zituzten pertsonak baziren lehen Seguran. Lehengo oinetako motei buruz hitz egiten du. Batetik bestera joateko, oinez, bizikletaz, autobusez... joaten ziren. Autobusak bete-beteta joaten ziren lehen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Abarkak eitten zittuna´re esan dezu bazeola?
- Bai, bai, bai, abarkak eta bortzegik eitten zittuna´re bai ta...
- Zer esan dezu? Bortzegik?
- Bortzegik izaten zien bota batzuk iltzedunek, azpin iltzek zeuzkenak.
- Lantegitako ta, edo...?
- Bai, bai. Lantegitako ta lokatzetako ta.
- Lokatzetako...
- Irrist ez eitteko ta... Mezata´re eskun zapatak zittuela etortzen zien baserritatik eta hor ezkutun baten utzi abarkak eta jantzi bestek eta elizaa. Eta etxeakon, alderantziz.
- Bai, ze bideik ez zuen eukiko baserria, ez? Bideik edo...
- Bidea bai, baiño lokatzea.
- Lokatzea.
- Lokatzea ta han zapatakin ez zeon etortzeik, elizaa txukun zeon jun beharra.
- Zuek nola moldatzen ziñeten hemendik, Seguratik ba Idiazabalea edo Zeraiñea edo juteko? Gurdin edo?
- Jeneralen oiñez juten giñen Zeraiñea ta. Gazte denboran oiñez. Gero bizikletak hasi zien ta pixkaka-pixkaka, gero moton bat baldin bazan ta... ta hola.
- Eta gurdik ez zeren...?
- Ez, ez, ez. Karrok bazeren, baiño karrok zeuzken batiz bat hok, hemen residentziko mojak zerenak, karroa eukitzen zuen zaldiikin, baiño eak ibiltzeko. Hemendik estazioa-ta oiñez, karroik-eta ez zan. Gero autobusek hasi zien, geroxio, bai. Autobusek´e hasi zien, ba, esaten dizut, milla bederatzirehun ta berrogeita pikon ya hasiko zien autobusek´e ta. Autobusek´e nolanahi ez, Beasaiñea jun behar bazendun o Ordizia jun behar bazendun, baiño hola herrin festataa juteko-ta ez.
- Ta autobusak bete-beteta juten zian ordun?
- Puff... goi ta behe beteta. Goi ta behe beteta.
- Hori ikusten da, iruditan-ta ikusten da aten jendea hola helduta.
- Bai txintxilika ta goien ta buenoooo...
- Goien´e bai, e?
- Bai, goien? Goien? Ene...! Feritatik goien etortzen zienak... Goien jarrita, "Eeee!".
- Mozkortuta etorri ezkeo ta?
- Bueno... Bai batzuk... oain, berriz, bueno, bat ikusten badezu [eskue etaata, multau] ta... Aldau ein die ta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia