Lanbideak Seguran lehen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen Seguran zeuden lanbideak eta negozioak aipatzen ditu. Langile gehienak Seguran bizi ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: SEG-014/018
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Hemen zeuden taillerrak...
- Lantegik eta, bai, bai. Bai, lantegik bai. Garai hartan nolabait hemen moldatzen zien gure gazte denboran. Hemen ezautu dittut hiru sastre, bi dentista, bi edo hiru zapatero, aguazille fijoa, zabor biltzaille fijoa... danak nolabait hemen bizi zien. Nolabait. Aldamenen herri koskor batzuk badauzke, han ez zienak zea horik, denda o zea horik, baiño, bai, hementxe bizi zien. Hiru zapatero, e? Hiru. Eta sastrek´e, dana erropea bertan eitten zan. Oain jun ta erosi eitten dezu, baiño trajea behar bazendun edo alkondara bat edo prakak, dudaik pe.
- Inguruko herritatik´e honea etorriko zien?
- Bai, bai, bai, ingurukok-eta bai. Gero zapaterok´e, ba, oiñetakok´e ez zien oain bezela, dana konpondu eitten zan. Konponketa ein ta beinga!
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!