Segura (Gipuzkoa)

Segurako prozesioa: aspaldiko ohitura

Segurako prozesioa: aspaldiko ohitura <p>Segurako prozesioa Ostegun eta Ostiral Santuan izaten da. 1735eko dokumentu baten arabera, prozesioa antzinatik egin izan da Seguran.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Segurako prozesioa Ostegun eta Ostiral Santuan izaten da. 1735eko dokumentu baten arabera, prozesioa antzinatik egin izan da Seguran.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta prozesion ingurun zer esango zenuke? Prozesioa noiz eiten da hemen ostegun ta ostiral santun?
- Bai, ostegun ta ostiral santu egunen eitten da, bai.
- Noiztikan izango da?
- Ba... badauzkeu dokumentuk, milla zazpirehun ta hogeita bosteko dokumentu bat badauket esaten dona, erderaz segitzen do. Egualdi kontun zien, ordun pleito bat izan zuen elizek eta herriko jendek, aiuntamentuk, zeatio prozesioa suspenditzeko alkarrekin eon behar zuen egualdiatio. Ta kasoik ein be, sobra´re aiuntamientui kasoik ein be elizek o elizei kasu in be aiuntamentuk bere kasa ataa zon. Gero pleitoa izan zan. Ta pleito hortan esaten do, milla zazpirehun ta hogeita hamabostekoa, bai, "esta procesión que se celebra de tiempo inmemorial" esaten do. Pentsa zazu noizkoa dan.
- Garai haietan ya...
- Bai, ta harrezkeo nik beti ezautu det.
- Eta formaz aldatu danan zeaik badaukezu o beti berdin?
- Ez, ez. Hemen, e... beti berdiñe. Hemen renobatu gendun pixket, baiño beti diseiñu beren, irudi beak eta prozesio bea.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia