Segura (Gipuzkoa)

"Erreguteak" ahopean

"Erreguteak" ahopean <p>Lehen, erreguteak izaten ziren, euria eskatzeko. Lehortea zen garaian, erreguteak hiru egunean egiten ziren. Ba omen zen apretak egiten zituen gizon bat, "erreguteak" ahopean esaten zituena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, erreguteak izaten ziren, euria eskatzeko. Lehortea zen garaian, erreguteak hiru egunean egiten ziren. Ba omen zen apretak egiten zituen gizon bat, "erreguteak" ahopean esaten zituena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- E... errogatibak izaten zien.
- Errotatibak?
- Errogatibak, "rogativas", "rogar". Eudie eskatzeko.
- A, ura, e?
- Euria, euria. Lehortea zeon garaien errogatibak hiru egunen eitten zien. Eta elizatik irten eta kanpaiak jo –errogatiba kanpaiek badare, gero aittuko dittezu–, elizatik irten eta ermitta batea juten zien errosarioa errezatuz o letanik kantatuz: "ora pro nobis sancta Maria, ora pro nobis". Ta ordun izaten zan "ora pronobis" eske. Gero eudie. Batzutan eitten zon, beste batzutan ez.
- A, beida, e?
- Bai.
- Ta uzta oneako´re bai?
- Uzta oneako ez. Errogatiba, jeneralki, euzkie irtetzeko´re aittuta nau gure aitte zanai einda daula, baiño normalmente euriako eitten zien. Lehortea zeon garaien eurie eitteko. Bai. Hiru egunen, ni gogoratzen naiz, urten bi aldiz igual. "Errogatibak emen dare", kanpaiak joz, goizen zazpietan eo lanea jun aurretik prozesion elizatik bueltan errogatibak eoten zien, bai. Eta, klaro, hor´e badare gauzak... danai ezin ba ein ta hemen esaten zon gure aitte zanak, bat ba omen zeon apreteroa, apretak eitten zittuna, ta jende guztik: "sancta Maria... " ta "Sancta... ora pro nobis, san Antonio ora pro nobis". Ta harek ahupen esaten emen zon. Xanti apreteroa omen zan, Xanti apreteroa. Bestek "ora pronobis" ta harek: "lehor ta bero, lehor ta bero" esaten emen zon, apretak saltzeko! Bakoitzek berea!

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia