Segura (Gipuzkoa)

Jolasak barra-barra

Jolasak barra-barra Lehen jolasak inprobisatu egiten zituzten. Orduko hainbat jolasen izenak aipatzen ditu, eta haietako batzuk azaltzen ditu: txorromorroka, gizonketan, harrapatzeketan, ezkutaketan, katarreketan, arbolaketan, puxeketan, marroketan, dendaritan, gaixoketan, txapatan, tiragomatan, sokasaltoan, tronpatan, pikoketan, painuelotan...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lehen jolasak inprobisatu egiten zituzten. Orduko hainbat jolasen izenak aipatzen ditu, eta haietako batzuk azaltzen ditu: txorromorroka, gizonketan, harrapatzeketan, ezkutaketan, katarreketan, arbolaketan, puxeketan, marroketan, dendaritan, gaixoketan, txapatan, tiragomatan, sokasaltoan, tronpatan, pikoketan, painuelotan...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jolasak esan dezu. Ze jolasetaa jolasten zenduen umetan?
- Bueno, ordun, klaro... oain jolas danak nik uste det dala... oain ez do inork inprobisatzen, ezta? ordun danak zian... Oain dana erosi eitten da: jolas bat erosi, bestea erosi... Ordun jolasak zien inprobisautakoak. Eta nik hemen leittuko ditzut pilla bat, ume jolasak, gu ibiltzen giñenak: harrapatzeketan, izkutaketan, puxeketan, aldeketan, katarretan, katarraketan –begik tapatuta–, arbolaketan –arbolatan jolaseen–, irtenberrioketan, pañuelotan, epasalton, abaila botatzen, pikoketan, txapatan, tronpan, txorromorroketan, gizonetan, santuketan, untxurruntxeen, marroketan, tresnabiosetan, aittepuntakotan, tabatan –oin´e ibiltzen die pixkat–, tiragomatan, sokasaltoon, ontzi txikitan, dendaritan, amatan, gaixoketan, "guardias y ladrones" eta harriketan. Osea... ta beste gehio´re bai. Danak zian geuk asmautakok, inprobisautakok bai.
- Eta baten batzuk esplikau daizketzu?
- Nahi dezuna esplikatuko dizut. Txorromorroketan, esate bateako. Txorromorroketan zan bi lagun jarri buruz behera, hola, alkarren ondon behera ta salto ein gaiñea. Eta zan eskun hau txorro, hau morro, hau piko, hau tallo ta hau kes. Ta beheran zeonak asmatu behar zon zuk goien zer zenduken. Hau jartzen bazendun, "txorro!", "ez!", "morro!", "bai!". Ta gero gaina azpin ta hola. Hola jolasak, geuk asmatutakok.
- Esan dezu ere bai gizonketetan eo?
- Bai, gizonketan. Zan, e... zea batetik salto ein, este... tranpal batetik eo harri gain batetik salto ein eta zenek irudi hobea eitten zon, gizonan irudi hobea zenek eitten zon. Bai. Holaxe.
- Beittu, e? Esplikau danak!
- Danak? Danak ez dakit, luze jungo litzeke...
- Bueno, danak edo...
- Bai, bai... Harrapatzeketan zan korrikan irten ta alkarri harrapatu. Harrapaketan. Ixkutaketan –hemen jartzen do– ixkutaketan zan, ba, bat jarri –"para "esaten zitzaion–, hola, ta hogei kontau arte eoten zan: bat, bi, hiru, lau... ixkutau ta "bale!" ta ixkutauta zeona harrapatzea. Ta azkenekoa harrapau arte bea izaten zan "para". Eta gero, esaten dizut, e... katarraketan´e bai. Katarraketan zan pañuelo batekin begiik estaldu eta leku itxi –bueno, bai kasi leku itxi– baten harrapatzen alkar. bai. Arbolaketan´e bai. Arbolaketan lau arbola ta lau pertsona jarri eta bat zain, bat zea, ta alkarri pasatzen [zion] batetik bestea ta hutsunea harrapatzen zonen, da! hura harrapatu. Ta, bueno, danak hola. Eta gaiñeakotan´e ba...
- Puxeketan...
- A! Puxeketan zan e... harrapatu ta "pux" esaten zan, ikuttu ta pux. Hura gero beste bat harrapatzea. Gero, ba, untxurruntxen izaten zan harri batekin kuadrok ein ta harri batekin ibili kuadro horietan. Eta, puf... marroketan zan ba... lau borobil ein eta handik salto eiñez batetik bestea, ta salton fallatzen bazendun, zu zea, para. Eta, bueno, este... Gero dendaritan izaten zan, ba, jarri arboladin hola denda batzuk, bueno, dendak... belarrakin ein, harrik... "hau arrautzea da, hau kafea da, hau olioa da..." jarri eta dendaritan ibiltzen giñen jolaseen. Gaixoketan´e bai, bat gaixo zeola ta hura zaintzen. Gaixo zeola ta tapatu erropa zaharren batekin ta "hau gaixo dao" ta, bueno, hola. Gere kaxa, ba, esan dizuana. Eta txapatan ba dirukin aritzen giñen, diru o txanponakin. Behatzakin hola botaz, zenek aurreago bota, txapatan. Gero zan e... este... ibiltzen giñen tiragomakin, tiragoma badakizu zer dan? Tiragomakin. Gero sokasalton. Sokasalton´e bai. Gaixoketan, tronpatan, tronpak botatzen... Pikoketan ibiltzen giñen ziri batzuk egurrekin ein ta hak lurren sartu ta zenek beherago sartzen zon harek irabazi ta dana hola. Pañuelotan´e bai. Pañuelotan oso politte zan. Bat jartzen zan erdin pañuelokin, handik lagun bat ta hemendik beste bat. Eta zenek harrapatzen zon pañueloa lehenengo. Gaiñea, kale eitten... hola kiñua ein ta pasatzen bazon raiea, galdu eitten zon. Eta harek harrapatzen bazon ta aurrea jun, ba, harek irabazi. Ta dana hola, lehen esan dizuana.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia