Txoriei buruzko esanak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:54
- Erref: SEG-013/027
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak , Natura » Fauna » Hegaztiak
Transkripzioa
- Ta, bueno, kukukin badao esan bat, ez? Esaera bat badau kukukin, kukue aitzen baldin badezu ta... nola da esaera hori?
- Ba kukue aitzen baldin badezu ta dirue poltsikon euki, ba, urte guztin diruik ez zaizula faltako. Hori da esaera bat. Ez dakit egie dan edo... ordun kukuk jotzen zonen guk diru asko ez gendun poltsikon eukitzen. Urte barrun ezta!
- Ta holako beste pentsaeraik ba al zeon txorikin, ba, ez dakit, enarak pasatzen dianen edo eguraldikin lotuta edo...?
- Bueno, bai... hemen esate bateako, e..., enarak jeneralen etortzen zien San Jose bi-hiru egun barrun etortzen zien enarak. Eta beste "vencejos" edo arrandera horik, fijo, fijo, maiatzen hirun.
- Hirun, e?
- Bai, Santa Kruz eunen. Bezperan ikusten ez bagiñuzten ere, egun hortan, egun bat bi barrun... ta oaindio´re bai, e? sartzen die.
- Ta noa sartzen zie?n
- Herrin, herrin, herrin, herrin ta gero, ba, zea, kanpantorrean eitten zittuen apiik eta ya honea zeatzen zien, bai.
- Eta ez zeon igual, hirun sartzen ez baldin bazien, ze esaten zan? Eguraldi kontu bat zala?
- Bueno, bai, egualdi kontue. Bai, egualdi garratzen bat baldin bazeon, beranduxeo, baiño jeneralki maietzen bin, hirun, hirun. Santikutz eunen arranderak.
- Ta zuek zain eoten al ziñeten?
- Bueno.. .bueno..., hoixe! Oain ez, oain enterau´re ez die eitten. Enterau´re ez die eitten. Ta gaiñea esaten zan, horik etorritako garaien ya artoa eitteko garaie zala. Artoa eitteko garaie, bai.
- Bai, e?
- Bai.
- Ta zozoaz ta beleaz ta ze esaten zan?
- Bueno zozok belei esan ziola, bik die beltzak, eta ipurbeltza esan ziola. Hori esaten da.
- Eta putrek eta arranok eta ibiltzen al zien?
- Bai, ibiltzen zien, ba, horik ya hemen ez, horik ya menditan ta gorago. Animalin bat akauta ikusten bazuen, harena juten zien ta, bai. Gero txantxangorrie zan, ba, oso maittea, esaten zan garai hartan, ba, amabirjiñei burutik arantzea kendu ziola. Txantxangorrie esaten zan, bua... maitte izan zan. Hura sakratue zan.
- Beittu, e? Txantxangorrina nik ez nekin.
- Bai, bai.
- Ta beste zeoze txorin batetaz eo hola?
- Bueno, ez dakit. Txepetxak bi zulokin apie eitten dola. Bat sartzeko ta beste bat [...], ihes eitteko.
- A bai?
- Bai. Eta, e... kukuk, kukui txantxangorrik etaatzen du umek.
- A bai?
- Bai, bai, bai, bai.
- Nola txantxangorrik atatzen diola? Lagundu eiten dio?
- Ez, kukuk berotzen dittu, eooo... txantxangorrik berotzen dittu kukun arrautzak.
- A bai, e?
- Bai, alperra da, bai. Txantxangorrin apin eitten dittu arrautzak eta txantxangorrik etaatzen dio.
- Beittu, e?
- Ba hori fijoa da. Bueno... hori zaharra da.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!