Gaztainak eta sagarrak lapurtzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: SEG-013/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Ta zuen ama ta, bueno, ama ta aitta zertan ibiltzen zien lanen?
- Aitte zan fontaneroa, fontaneroa zan. Ta ama, hamen bazeon apretak eitten zittuen enpresa bat eta hantxe. Apretak josi ta bi erreal etaatzen.
- Eta kalekok ez ziñeten juten, zea, baserritaa lanea edo?
- Ez.
- Ama-ta ez zian juten?
- Ez, ez, ez, klaro, baserritan bazan nahiko jendea ta gero ze pagau behar zuen haiek gizajok? Ez, ez zien juten, ez.
- Ta zuek juten ziñeten gaztaiñan billa edo piku billa edo?
- Bai, bai. Gaztaiña billa-ta juten giñen baño, klaro, ikusten bagiñuzten, egurre han´e! Je! Sagar harrapatzea´re juten giñen eta oaingo mutikoi esaiozu sagar harrapatzea juteko.
- Bai, ba, e? Baiño noizbehinka jungo ziñeten?
- Bai, bai juten giñen, bueno...! ordun sagarrak ekartzea zan etxea... bueno, pufa..! Sagarrak, bueno...! Ta ordun´e sagarrak harrapatzeko ni ikusita nau, oain ez dau, lokal baten, bajera baten, sagarrak. Klaro, urruti samar. Eta [...] zeon gosek eraitten dun [...], makilla baten jarri iltze bat zorroztuta eta tak! sartu ta kanpoa.
- Inbento ona!
- Bai, bai, bai! Horiik gosek eraitten dittu, horiik, e... Oaingo mutikoi esaiozu hori, bueno...! Dana dauke ta, eskua dauke dana ta! Guk dana falta gendun. Ta dirue, bua...!
- Ta sagarrak ez zenittuen harrapatzen arboletatik, harrapatzen zenittuen...?
- Bai, igual eukitzen zuen bajeratan sekatzen eta leihoa irekita igual, aireatzeko ta hola, ta makilla luze bat puntan –ikusten ez bagiñuzten– puntan iltze bat zorroztuta ta tak! han [inkau] ta kanpoa Ta hola... bua!
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!