Segura (Gipuzkoa)

Jolasak inprobisatzen

Jolasak inprobisatzen Orduko kanikak beraiek egiten zituzten buztinarekin. Garai hartan, miseria handia zegoen, eta dena inprobisatu egin behar izaten zuten: txilibituak, zunburrinak, baloiak, pilotak, tabak, kanikak... Lehen ez zen ezer erosten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Orduko kanikak beraiek egiten zituzten buztinarekin. Garai hartan, miseria handia zegoen, eta dena inprobisatu egin behar izaten zuten: txilibituak, zunburrinak, baloiak, pilotak, tabak, kanikak... Lehen ez zen ezer erosten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kanikak´e bai. Kanikak oain juten zea denda batea ta zaku txikitan koloretako pilak, lau euron ematen dizue berrehun. Ordun guk eitten giñuzten, hemen panaderie zan, lagune non panaderikoa ta, ni bezela bestek, buztiñe hartu, buztiñe borobil-borobil-borobil ein eta laben erre, han berotu eta gogortu eitten zan eta hura izaten zan, gure kanikak haek izaten zien.
- A bai?
- Bai, bai, bai, bai. Ez zan ezer ta! Eske diruik ez zan. Dirutik aparte ez zan saltzen gauza horiik, ezer´e. Dana zan mixerie. Klaro, gu gerra ondorenekok gea danak. Gerran´e, ni hogeita hamabosten jaio nintzen eta gerrea hogeita hemeretzin bukau zan. Ba nik zortzi hamar urte nauzkenen, bueno... ez zuen hemen... hemen ez zeon euzkie ta haizea besteik!
- Ya...
- Dana ein behar zendun inprobisau. Guk eitten giñuzten soiñue jotzeko txilibituk, oain´e eingo nittuzke, lizarra hartu, lizarrai ebakik eitten erakusten ziuen ta pi-pi jotzen zuen. Arbolen hostokin, bueno, inprobisazio izugarrik! dana, ez zeon ezer´e ta. Oain hemen dare hamar txirula, bi zea... bueno, orain dau... ordun ezer ez zan.
- Eta holako besteik eiten zenduen? Musika eiteko beste zeozer?
- Bai, bai, zunboriñak bai. Zunboriña izaten zan, e... zea batekin, este... kañabera batekin, kañaberai bi-hiru txulo ein eta zigarro papela izaten zan, zigarro papela bueltau eta "buuuu" ikeragarrizko soiñue jotzen zan. Dana, dana, dana hola, bai. Gere kasakoa dana, gere kasakoa, bai. Ordun´e erosi ezta... ez zeon, gaiñea, ta. Pelotea bazan, kanikea baza, soiñue baldin bazan... Tabak, tabak izaten zien ardiik dauzken, hankatan dauzkenak, tabatan, klaro. Harekin tabatan eitten zan.
- Ta pintatu-ta eitten zenituen, edo?
- Ez zeon pinturaik. Ez zeon pinturaik ordun. Gure garaien ez zeon ezer´e.
- Holaxe gustoa.
- Bai, holaxe gustoa. Ez zan eta ez liburuik, ez papelik... ezer ez zan. Ni ari naiz esaten, ta edozeiñek esango dizu, ni ari naiz esaten mila bedeatziehun eta berrogei- berrogeita bosteko kontuk. Gure ume garaikok.
- Gerra ostea justo?
- Bai, gerra ostea justo. Eta pffff... jan asuntoa eta jantzi asuntoa aittatuko deu gero, otro...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia