Segura (Gipuzkoa)

Eskolako arbela oraindik gordeta

Eskolako arbela oraindik gordeta Eskolako arbela oraindik gordeta dauka, eta erakutsi egiten du. Klariona erabiltzen zuten han idazteko, eta trapuarekin borratu egiten zuten. Aldaketa handia egon da lehendik hona, alor guztietan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolako arbela oraindik gordeta dauka, eta erakutsi egiten du. Klariona erabiltzen zuten han idazteko, eta trapuarekin borratu egiten zuten. Aldaketa handia egon da lehendik hona, alor guztietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Klarionakin eitten gendun, eta erakutsi. Ondo al dao? Bai. Ta gero berriz klarionakin idatzi hemen. Hau izaten zan, gure liburue hau izan zan. Ordun ez zeon ez kuadernoik, ez hojaik... ari naiz esaten 1940en, ez oain. Eta boligrafok eta horik izaten zien... lapitzen bat edo baten batek baldin bazeuken, bueno...! eta klarion bat, eta klarionakin ein eta gero honekin borratzen zan. Honekin borrau eta segi berriz´e. Hau zan gure zea... Klaro, oain nik esaten deana da, gure billobak-eta Interneten eta... "beittu, aittonak honekin ikasten zian ba!". Ze aldaketa! Nik ikusi dean gehiena aldaketea izan da, danen: jantzin, janzten, eskolan... dan-dan-dana. Bueno... eta sexo asunton eta relijion, bueno, ez det esan´e ein nahi.
- Ya...
- Hau zan gure liburue edo gure kuadernoa, hauxe, hauxe, pizarrea. Hau da, honekin juten giñen gu eskolaa borradorea zea baten sartuta ta pizarreakin, aiba ta rrrrr. Jun ta "hau ondo zeok, hau gaizki zeok", borrau eta gero...
- Klaro, baino etxeako... eskolan eindakoa gero etxen akordau ein behar!
- Bai, bai, bai... kitto. Ta etxeako hemen ematen zuen ta borrau gabe eman behar etxea. Ta gero azpin resultaduk jarri ta... Hau zan gure... papelik ez zeon.
- Eta bi aldetatik erabiltzen zenduen?
- Bai, bitatik, bitatik, bitatik. Zeatik, klaro, terreno gehio, alegie, honek bi aldetan zeon ta.
- A, beittu...
- Bi aldeta. Bai, hau zan gure, zea... Ta nik askotan gure billobai esan diet: hau zan gure kuadernoa. Papelik ez zan, papela... Jesus! Boligrafoik ez zan, lapitzen bat baldin bazan... pinturan bat... bueno, danak klarionakin, klariona bazan ta.
- Ta hoi ze emate zizuen eskolan bertan?
- Hau erosi ein behar zan. Prezioa bazon honek. 20 zentimo edo... hamen, hamen dau oindio: 4 zentimo ta erdi balio zon garai hartan, pezetatan. Hau izaten zan gure kuadernoa eta danak honekin. Pizarrea esaten zaio honi, pizarrea. Hau sartu zean, kolkon edo trapu zaharren baten bilduta edo zakun baten sartuta.
- Beida, beida... kuriosoa.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia