Tiragomarekin bihurrikeriatan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: SEG-013/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Ta tiragomatan, por ejenplo, zeri ematea juten ziñeten, latan bati edo?
- Bai, lata bati generalen. Harrie hartu ta... txoriek ia... txoriik ihes eitten zuen, baiña lata batekin, jarri, edo bestela, ein zea bat, kuadro bat eta zea baten, paita baten, arrasto batzuk ein ta hari jotzen ta bai...
- Eta nola eiten zenduen tiragoma?
- Tiragoma eitten gendun, e... hemen zapaterok zien. Behar zan: burni bat, gero gomak behar zien eta gero narrue. Oain, ba, oain tiragomak saltzen dare nun-nahi. Baiño ordun ein behar izaten gendun, ba, zapateroi eskau, enkargu batzuk ein lehenengo ta zapateroi narrue eskau, gero gomak nunbaittetik eskau eta beste burnin batekin... gere kasa, tiragomea izaten zan sagratue. Ez zeon materialik eta... Dana ahal zan bezela ein behar. Oain tiragomak lehengon ikusten nittun, e... feri baten hiru bat klase bai tiragomak saltzen.
- Bai, e? Egurrezkok-eta izaten die oain.
- Bai, kirten egurrezkokin, gomakin ta saltzen. Baiño ordun... bueno! Gaiñea, diruik ez zan. Klaro, beste gauza bat: diruik ez zan...
- Eta kristalen bat eo noizbait hautsi al zenduen tiragomakin?
- Bai, bai, hautsi giñuzen eta horko residentziko amona bat jo´re bai eta gero aguazille elizaa eo.. eskolaa jun ta gero kastigatuta ta holako... holako bitxokerik eitten giñuzten, bai. Umek eitten dittuenak.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!