Etxeko txikiena izan arren, lan asko egin behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-008-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxeko senide gazteena zen. Gerra iritsi zenean, anaiak gerrara joan ziren, eta lan asko egitea tokatu zitzaion Juanari. Lehen igitaiarekin bildu behar izaten zuten garoa; debekatuta zegoen sega erabiltzea. Garotara nora joaten ziren azaltzen du. Garoa ganaduarentzat izaten zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 02a
- Iraupena: 0:02:42
- Erref: SEG-008/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
-Zenbat señide ziñeten?
-Gu zazpi
-Zazpi.
-Gaztena ni
-Gaztena zu e?
-Bai gaztena ni, bakarrik, bakarrik bizi naiz.
-A, bestek [...]
-Senidetan bai danak bai bai bai.
-Eta gaztena ze beti mimatuna dala esatea...
-Bai, baiño okerrena. Zeatio nik e, gerra irten zan garaien hamalau urte neuzken, eta anaiek danak e soldadu eaman zittuen, ta hamalau urtekin aittek, aitte, aitte bakarrik lana itteko ta ni haren atzeti, zeati beste ahizpa, e, zan hura, gaixotasune pasau zon ta beti debillago eoten zan, eta esan diana, mimosokeri gutxi gutxi izan det nik.
-Bai, ez?
-Lana in bihar izan det nik, e. Ni gure gurasok, aitte zanak e, garoa ekartzen zan garai hartan e, baserrita, eta zazpi, zortzi urte bete be eaman nittun e, mendia, lapikoi kaso ittea. Ta lapikoi kaso in ta gero ahal danen, e, hola, ta garoa ta, ittaie ez dakit, badakizun, ez dezu jakingo zuk zer dan. Ittaie da, eskuz ebai beharrekoa. Zeatio garai hartan ez zuen amititzen e segaik hola, aitzen die ba baserritan.
-Bai.
-Hori ez zuen ametitzen.
-Ez zuen ametitzen?
-Ametitzen lehenbiziko eunetan ta.
-Zeatio, gehiegi mozten zulako harek o?
-Ez dakit ba zeatio esan.
-Ya.
-Ez, ta dana ittaiekin, ittaie da holako katxarro bat, kirten txiki batekin ta holaxe, ar, zea bat daukena. Ta harekin, ta aitte zanak jarri zien, e, babarruna eosteko, zea, lapiko baten preparauta ta, harei kaso iñez, garo mordo bat ein nun nik, zazpi zortzi urtekin. Uaingo umek eamango nittuzke nik hola. Gure bizimodue holaxe izan da. Ta aste guztin etorri be etxea e.
-Aste guztin?
-Ya geroxogon, baiño ordun bai baiño, geroxogon, aste guztin etorri be eoten nitzen ni.
-Hoi garota junda?
-Garota junda.
-Eta noa juten ziñeten ba?
-Hor, Zeamati gora. Zeamati gora dau e, ta uain iñok ez du hartzen garoik handik.
-Ez.
-Uain dana bestela dare preparauta, baserritan e ximaurrek eta zeak baiño ordun garota behar zan.
-Ta garoa zertako zan?
-E, ximaurre zea ganauek itten zuen garaien lokatzan ez egoteatio. Ta uain itten due, porlanakin botata dare ta udekin garbittu ta dana garbi garbi baiño ordun holako adelantuik, diruik ez zeon ta!
-Karo!
-Diruik nola ez zeon… Hola ibiltzen giñen ni.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!