Etxeko txikiena izan arren, lan asko egin behar<p>Etxeko senide gazteena zen. Gerra iritsi zenean, anaiak gerrara joan ziren, eta lan asko egitea tokatu zitzaion Juanari. Lehen igitaiarekin bildu behar izaten zuten garoa; debekatuta zegoen sega erabiltzea. Garotara nora joaten ziren azaltzen du. Garoa ganaduarentzat izaten zen.</p>