Errazionamenduko elikagaien erabilera
Gerraostean, ilara egin behar izaten zuten harakindegiaren aurrean, libra bat haragi jasotzeko. Haragi hura egosi egiten zuten, harekin salda egin, eta tomatearekin jateko. Errazionamenduan ematen zituzten elikagaiak aipatzen ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:01
- Erref: SEG-004/032
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Kola eiten zenduen, zea... haragia...
- Haragie hartzeko. Jolin, kola... eoten giñen, han egoten giñen... eguerdi aldea etxea juten giñen. Goizen illunpen etorri ta eguerdi aldea juten giñen.
- Ta bukau eiten zan haragi hura, o... gero ta atzeago eon kalidade okerro, eo?
- Egun guztin ematen eoten zan, egun guztin. Herri guztiako txahal bat badakizu zer izango zan: ezer askoik ez. Ezin danai eman.
- Ta zein zan zati onena, etxea eamateko zatiik onena txahalana?
- Egosteko eramaten genun, egosteko eraman trozo bat, ematen ziuna, eta harekin saldea ein ta zopa earra eitten zala ta... Gero bea jan tomatekin eo zerbaittekin ta kitto.
- Ta kitto?
- Kitto.
- Ta ze gehio ematen zuen razionamentun, azukarra ta holako...?
- A! Baita. Azukarra ta olioa ta horiik danak, danak. Dana razionamentun ematen zuen.
- Baiño hortako kolaik-eta ez zan eongo?
- Ez, haragitako bezela ez, zeatik egun guztin... aste guztin eoten zan hori ta. Baiño ez...
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!