Etxetik irtenez gero, soldaduei kontuak eman behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-004-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: SEG-004/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Ta zuek zer ikusten zenduen, urrutira jendea edo nola izaten zan?
- Ez zan ikusten, ez zan ikusten. Mendia ez zan ikusten inor´e. Zeuzken, hola, honen altuerea baiño gutxixego baiño zulok einda eak eoteko. Trintxerak esaten zitzaienak zeuzken.
- Ordun entzun bakarrik eiten zenien? Entzun bakarrik eiten zitzaiela?
- Entzun bakarrik, bai. Diadar eitten zuenen entzun, diadar eingo zuen altabozen batetik eo hola, bestela ez zeon hola aitzeik. Bestela ez zeon aitzeik...
- Ta zuek garai haietan ez jolastea atea ez ezer´e, e?
- Ezta ezer´e, etxen hantxe. Etxen. Danok jarri etxen ta barrun. Gure aitte juten zan gauen hamarretako guardea zeon ta, gauen hamarretatik seiretaa eitten zon. Eta juten zan hura gauen hamarretako ia illunduta zeola. Hamarretako juteko, bai...
- Ta hari sekula ez zien ezer esan?
- Ez. Ez zuen ikusi´re eingo hura ya illunduta zijon ta. Baten esan zon, esaten zon, esto, zetorrela: "Gereñu, Gereñu! No andes tan deprisa que no te vamos a hacer nada", esan zioela. Bizikletan etortzen zan ta martxea agudo samarra, "No andes tan deprisa que no te vamos a hacer nada" nola esan zioen, hori esaten zon aittek.
- Ta baita ezautu´re Gereñu zala, e?
- Bai, bai... batemat bazeon han ezautzen zona horko jendea, e? Batemat bazeon, batemat bazeon... ezautzen zana.
- Herriko jenden bat igual, herriko pertsonan bat.
- Bate ez fiau.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!